Kategoria: curriculum-a
Duela asko ez dudala ezer idazten. Ba, nire aitari jaramon eginez, eta ohitura onak ez galtzeko, berriro ekingo diot blogariaren zeregin nagusiari, hau da, idazteari. Urte berria estreinatu dugularik gure buruari egindako promesei erreparatuko bagenie, hoietako zenbat bete ditugun pentsatu beharko genuke. Has gaitezen: gimnasiora joan (tamalez ez duzu horretarako denbora tarterik izan, lana dela eta); elikadura orekatuagoa eraman (lastima!, Aduriz sukaldariak hurrengo astebururen bat zer egin dagoeneko adierazi dizu "Gure sagardo berria" hitz madarikatuak ahoskatu zituenean); erretzeari utz...