Egunerokoak

Denetarikoa

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2007-11-29 20:15

Gaur ez datorkit burura gai zehatzik, beraz, denetarik pixka bat izango duzue. Salneurri berean, hori pagotxa, hori! Lehenik, kazetari «ospetsu »  bati aditutakoari buruz. Berak Cesar Vidal du izena, eta hainbat irrati-katetan egin du lan. Uste dut azkenaldi honetan COPE irrati ospetsuan egin duela lan. Beraz, hasteko, atera kontuak. Gauza da tipo honek botatakoa. Euskarari buruz (vascuenceari buruz, bere esanetan) aritu da, eta ez oso ondo nire iritzi apalean. Euskara hizkuntza txikia dela dio Vidalek, eta arrazoia du horretan, baina kontua da gero hizkuntza zaharkitua eta balio...


Hori da hori kontraesana. Edota EAJ-ren idealen jarraipen logikoa. Azalduko dut. ETB-1en aurki, dagoeneko ez bada, martxan jarriko dute gaurko aurtikuluaren izena daraman telesail-lehiaketa bat. Onena onenen artean bilatzeko eta kanpotik ezarritako eredu sozial hutsa onartuz joan gaitezen, bide batez. Uste dut jatorrizko filmean (mundu osoan sekulako arrakasta izan omen duena, nonbait) neska-mutil nerabe talde baten gorabeherak azaltzen zirela. Hau da, A mutila B neskarekin maitemintzen da, C eta D neskak B neskaren lagunminak izango dira eta, nola ez, E mutila klaseko mutil inutila edo za...


Gabonak

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2007-11-27 20:29

Arrastsalde on. Beharbada gaia topikoa izango da ,baina puri-purian darabilgun gaia denez, jorratu egin behar. Gabonetaz ari naiz. Gabonak (norentzako gau onak, galdetuko nioke kontzeptuaren asmatzaileari, bide batez) zoriontasun garaia izaten dira. Denok duela asko ikusten ez genituenak berriro ikusteko, elkarrekin izateko, elkarrekin ospatzeko...Zergatik baina? Oso hipokritak gara, zinez. Jende askok elizari buruz gaizki hitz egiten duen bitartean, erosketak egiten darrai. Kalean uso, etxean otso norbaitek esango zukeen bezala. “Aditu al dek Rouco Varelak bota duena? Tipo nazkagarria, b...


mariano 1456151252371

Kaixo denoi!!! Gasteizko mutil bat naiz eta bloga honetan adierazten ditudanak ikasi dudan euskara eskasa praktikatzeko eta nire eguneroko pentsamenduak adierazteko erabili nahiko nuke. Nolanahi ere, erantzunik izango bazenute, erantzun lasai, gustatzen bazait kontuan izango dudalako eta, ordea, gustatzen ez bazait askoz gehiago izango dudalako kontuan, denon iritziak garrantzitsuak baitira. Ba hori, ikasteko prest naukazuela!!!