Ekaitza joango ote zen?

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2009-01-07 23:03

Aspaliditk ez dut ezer bloga honetan idatzi. Damu naiz horretaz, zin dagizuet, irakurtzea maite dudalako baina ez idaztea maite dudan bezainbeste. Ez naiz (eta ez dut uste izango naizenik) idazlea. Askotan "idazle" hitza mundu errealean baino ez dagoela erabiltzerik dirudi, baina edonon idazten duena jo dakioke idazletzat. Noan harira erraz korapilatzen dut dena eta.

Ekaitza joango ote zen? Zer ekaitzaz ari naizen? Ba ekaitz sozioekonomikoaz, jakina. Eguraldi-ekaitzak oraindik darrai gure buruen gainean, aste osorako, nonbait. Krisia berehala joango zela zioenik bazegoen baina oso denbora gutxitan itzali dira haien iritzien argiak. Izan ere, Paul Krugmanek, aurtengo Ekonomia Nobel sariduna alegia, luzerako joko duela aitortu du. Eta zientzalari bati edo politikari bati kasu egitekotan, zeini egingo zenioke zuk kasu? Nik argi daukat: zientza lan duenak zientzia ezagutzen du, halako moldez, non meteorologia bere alde daukan. Jendea gidatzea lan duenak (soldata gure poltsikoetatik lortzeaz gain) egoera bere alde (frogatutakorik izan ala ez) jartzen du beti, edozein krisi mota edo larrialdi mota ezeztatzeko asmoz. Hau da, krisia 2009. urtean bukatuko dela diotenak oker daude. Baina gu lasaitzen ahalegintzen dira. Beraz, lasai gaitezen. Ez dago zertan mesfidati izan. Nik lasai lo egingo dut. Baina ez krisia bukatu delako, baizik eta gurekin gezurretan ari direla dakidalako. Haizeak nondik jotzen gaituen jakin beharra dakigu bederen.

Eta post-a hain negatibo ez bukatzearren, hona hemen iradokizun batzuk:

1. Zinemara joatekotan bazaudete, Guy Richieren "Rockanrolla" filma ikusi. Izenburua ez dago euskeratuta, ez pentsa, baina filmak merezi du, egunerokotasuna pixkat aldentzeko bederen.

2. Musika gustoko baduzue, bi iradokizun: We are standard-en disko berria eta "Vetusta Morla"rena ere bai.

Ondo lo egin!!!

Aio!!!!


Utzi iruzkina: