KZGune eta beste diru iturri batzuen zain
Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.
Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.
Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki.
Pena.
Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni da. Momentuz Edortarenaz gabiltza baina desorosoa da gora eta behera ibili behar izatea. Ikusiko dugu gauzak laster aldatzen diren.
Txemak dio beste diru iturri batzuk landu beharko genituzkeela. Arrazoi berdaderua dauka baina nondik hasi? Udaletxea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: