Kategoria: kzgune
Ordenagailua lortu dugu KZGunekoek utzi digute ordenagailua. Leasing sistemaren barruan utzi digute eta...oso pozik gaude. Txomin Alkorta, KZGuneko zuzendariari esker, Leintz Gatzagako Prototype taldekoek lan egin ahal izango dugu lasai errobota programatzen.Argazkian agertzen dira Prototype taldeko kide guztiak KZGunekoei argazki-mezu bat bidaltzen: 1-0-0-0E-S-K-E-R Oso eskertuta gaude!!
Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki. Pena.Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni ...