Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez  gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki. Pena.Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni ...


Olentzero

spritaldea 1456152806991 poliki-poliki | 2007-01-18 09:24

Umeek Olentzeroagan sinesten zuten eta bere bila joan ziren opariak eskatzera. Murgiara heldu ziren eta umeek Olentzeroren baserria bilatu eta aurkitu zuten. Han atera jo zuten eta Olentzerok ireki zuen. Umeek Olentzerori zer gertatu zen kontatu zioten eta kontu horrek barrea egin zion. Olentzerok umeak pikutara bidali zituen egoista hutsak zirelako. Zergaitik ez zituzten eskatzen gauzak haiek baino gehiago behar zuten beste umeentzat. - Ez kezkatu! - esan zuen Olentzerok - zuek bizitza oso ona daukazue. Gabonak gurasoekin ospatuko dituzue eta nik opariak eramango dizkiet ezer ez daukaten b...