Kategoria: ordenagailua
Atzo, Mikel Sanchez, Aratzen lengusoarekin egon ginen denok. Berak programa bat erakutsi zigun Autocad izenekoa eta programa hori 3D-tan ahal duzu egin herriak, eraikinak eta ibilbideak ere... gauza asko ahal duzu egin. Edozer gauza. Horregatik programa hori oso egokia iruditu zitzaigun gure taldearentzako. Autocad probatzen ari gara. Gure proiektu zientifikoa askoz hobeto dago programa honi esker.
Ordenagailua lortu dugu KZGunekoek utzi digute ordenagailua. Leasing sistemaren barruan utzi digute eta...oso pozik gaude. Txomin Alkorta, KZGuneko zuzendariari esker, Leintz Gatzagako Prototype taldekoek lan egin ahal izango dugu lasai errobota programatzen.Argazkian agertzen dira Prototype taldeko kide guztiak KZGunekoei argazki-mezu bat bidaltzen: 1-0-0-0E-S-K-E-R Oso eskertuta gaude!!
Azkenean, Idoiak lortu du proiektuak irauten duen bitartean erabili ahal izango dugun ordenagailua. Oso berri pozgarria da beti edukiko dugulako tramankulua gure esku programazioaren segitu ahal izateko.Izan ere, Igorrekin egon eta gero, gure Prototypekideak oso gogotsu ari dira errobota programatzen.Autonomia maila polita lortu dute eta dagoeneko errobotak lortu du misio oso bat burutzeaq. Txaloz amaitu dute larunbat eguerdiko saioaren amaieran errobotak "patentea" eskura ekarri eta "etxera" itzuli denean.Goiz horretako argazkiak dira beheko hauek.
Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki. Pena.Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni ...
Apple bere ordenagailuetan Intel prozesagailuak sartzen hasi denetik asko dira momentu honen zain egon direnak:http://www.mathcaddy.com/windowsxpbootsonamac%21%21%21%211/xDDDDDDDDDDDDDDDDDDD.
Badirudi OLPC (One Laptop per Child) ekimena aurrera dihoala. Martín Varsavsky-ren Blog-ean ikusi ahal izan ditut kaleratzear dauden ordenagailuen diseinua eta Nicholas Negroponterekin izan duen elkarrizketa baten oinarrituta badirudi dexente aurreratu dutela. OLPC MIT Media Lab-ek koordinatutako proiektu bat da non 100$ balioko duen ordenagailu bat lortzea du helburu munduko haur guztiek bat izan dezaten. Ideia izugarri interesgarria da eta lorpena are interesgarriagoa. Dena dela, badago ulergaitza egiten zaidan zerbait proiektuak bere helburu orokorra lortu nahi badu, hau da,...