OLPC, arrakasta izango al du?

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-06 13:03

Badirudi OLPC (One Laptop per Child) ekimena aurrera dihoala. Martín Varsavsky-ren Blog-ean ikusi ahal izan ditut kaleratzear dauden ordenagailuen diseinua eta Nicholas Negroponterekin izan duen elkarrizketa baten oinarrituta badirudi dexente aurreratu dutela.  

OLPC MIT Media Lab-ek koordinatutako proiektu bat da non 100$ balioko duen ordenagailu bat lortzea du helburu munduko haur guztiek bat izan dezaten. Ideia izugarri interesgarria da eta lorpena are interesgarriagoa. Dena dela, badago ulergaitza egiten zaidan zerbait proiektuak bere helburu orokorra lortu nahi badu, hau da, azkenean munduko haur bakoitzak bere ordenagailua izatea.  

Teknologia batek arrakasta izan dezan lehenik eta behin baldintza batzuk eman behar dira eta hauetxek dira nola jorratuko diren ulertzen ez ditudanak:  

- Munduan milioika pertsona dira eguneko dolar bat baino gutxiago irabazten dutenak. 100$ behar direla kontutan harturik, gutxienez 100 egun lan egin beharko lukete pertsona  hauek (kasu askotan haurrak berak dira...) ordenagailua erosi ahal izateko. Noski, 100 egun horietan zehar jan, edan eta jantzi gabe egon beharko lirateke.  

- Teknologiaren erabilerak hezkuntza bat behar du eta haur askok ez daukate hezkuntzarako sarbiderik.  

- Teknologia batek aurrera egiteko posibilitatea izan dezan baldintza kultural jakin batzuk eman behar dira.  Herrialde askotan baldintza hauek ez dira ematen eta, batzuen ustetan, ematea ere ez da komeni.  

Ezin da ukatu OLPC proiektua izugarrizko aurrerapena izan daitekela. Hemendik, nire zorionik beroena proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Baina beste baldintza sakonago batzuk ematen ez badira, ni behintzat, dexente eszeptikoa naiz bere helburuaren lorpenean.  

Martin Varsavsky-en Blog-ean pertsona batek zera proposatzen zuen. Gutariko bakoitzak horrelako ordenagailu bat erostea 200$en truke eta soberan gelditzen diren 100$ekin  ordenagailu bat behar duten haurrei bidaltzea. Ideia ona iruditu zait, batez ere lehenengo baldintza kontutan harturik pausu bat izan daitekelako.  

Dena dela, ez zait okurritzen beste baldintzak era egoki eta eraginkor batean nola jorratu. Beno, okurritu gauza asko okurritzen zaizkit, baina berriro jaio beharko litzateke gizadia.  

Ideiarik bai?  

 PD: Bigarren ondorioa. Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan baizik.


Utzi iruzkina: