Azkueri elkarrizketa
Luze eta neketsu gerta daiteke nola lortu dudan azaltzea, zerura joatea -eta, batez ere, itzultzea- ez baita batere erraza, baina hemen duzue:
ELKARRIZKETA RESURRECIÓN MARÍA DE AZKUEREKIN
Jozulin: Elkarrizketa hasi baino lehen kontu bat
argitu nahi nuen, etrebentzia ez bada: Zer dela eta "Resurreción
María" izen bitxi hori, emakume izena ematen du, ezta?
Resurreción María de Azkue: Ba, beitu zer esanbiotzuten: iguel
orregaitxik joango nintzan ni abade... gonakaitik! Egon zaiz trankil mutiko,
bromatan nabiltzu-ta, jau, jau, jauuuu! Bakixu? Ildda egotiak emoten dotzu alakoxe
umoria... joooosauuuus!
J: Ea has gaitezen: Zer iritzi duzu euskara sustatzeko webgune bati
zeure izena emateaz?
R.M.A.: Ene, ba edarto!
J: Zure izena daraman fundazioari 900.000 euroko dirulaguntza eman dio
Bizkaiko Diputazioak...
R.M.A.: Aldundiak!
J: Bai, barkatu... Aldundiak. Baina gehiegitxo ez ete den egin
duenerako, eta betikoei ematen dietela... eta horixe da kontua.
R.M.A.: Ta, euroori, zegan dau ba?
J: 166,386 pezetatan...
R.M.A.: Eta ori txakurtxikitan zenbet diru da ba?
J: Zehatz ez nuke jakingo baina, ideia bat egin dezazun, Euskaltzaindiari
eman diotenaren herena-edo.
R.M.A.: Jaungoiko prakestua eta Amabirjiña gonazabala!!!! Ori dok
dirutza! Ai, laguntxu, neuk esangotzut neure berbakaz: «Nor nor dan, Mariñasi,
ezautuko dona: emonetatik zugatza, egiñetatik gizona». Baia, esan nazu, txotxo:
Zer egin dau ba orrek Fundaziñoorrek Aldundiak -Diputaziñoiak, naibozu- satsa
lez emon dauzen diruokaz ba?
J: Egia esan gauza gutxi, eta berauen artean kontu kritikatua izan da
baina, berbarako, Shakira delako abeslari bati piropoak edo loreak botata
kontzerturako sarrerak irabaz zitzakeen jendeak.
R.M.A.: Lelango ta beiñ, entzuixu: euskera ederra darabilzu, txo:
"berbarako", "zitzakeen", olangorik!
Ta, gero, zer guruzu esatea, ori Shakiraori... ederra potxua! Neuk be
"atsegin dot" esan neikean; eingo neuskixo nik orreri kasamutrea-ta
beste orrenbeste txarrikeria be... joooosauuuuus bero zer nau ba, enaaaaa!
J: Lasai jauna, estoooo... Nola deituko dizut? Resu?
R.M.A.: Resu ondo jauk, olantxik esaten jeustiek amendik guztiek,
Sabintxuk bebai.
J: Sabino Aranak? Ez al zeundeten haserre?
R.M.A.: Lagun ein gozak emen, zer gurok? Kontixu, egun santu guztien
arkalegaz, akabuen ein ein biar... Eta esangotzu zeozer oin sekretuen: onik
partidukoak dozak danak apurbet txizepelak... ez gatz ez berakatz,
sosomerengeak, bakixu. Egie esanda amen zeruen danak diraz sosotxuak... Baie parkatuistezu, iketan ein dotzut-eta.
J: Ez, ez, lasai, ez du ardura. Elkarrizketa amaitzeko mezuren bat
2010eko euskaldunentzat?
R.M.A.: «Gaiztua edo dongia danak, Euskalerri eder onetan jaijua
ixanarren, euskerazko asmorik eztau ez ikusi ez entzun nai ixaten». Onegaz
esan dotzut esan biarrekua, esaiozuz berbok dagokixonari. Eta guruzunian barriro etorri ona zerure ta egongo gara berbaz
ostarabe. Ondo ibili!
J: Eskerrik asko Resurreción María -Resu- kazetari honen galderak hain
prestu erantzuteagatik. Hurrengora arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: