(Azkue Fundaziñoak babestutako mezua) (*)Planik bai asteburu honetarako? Hona aukera: Shakira Bilbon!! Gainera Azkue Fundaziñoaren lan eskergari esker kartelak euskaratuta bizkaieratuta dauzkagu!!Azkue gehiago hemen.(*) Nahi bai!


Egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko:   


Luze eta neketsu gerta daiteke nola lortu dudan azaltzea, zerura joatea -eta, batez ere, itzultzea- ez baita batere erraza, baina hemen duzue:ELKARRIZKETA RESURRECIÓN MARÍA DE AZKUEREKINJozulin: Elkarrizketa hasi baino lehen kontu bat argitu nahi nuen, etrebentzia ez bada: Zer dela eta "Resurreción María" izen bitxi hori, emakume izena ematen du, ezta? Resurreción María de Azkue: Ba, beitu zer esanbiotzuten: iguel orregaitxik joango nintzan ni abade... gonakaitik! Egon zaiz trankil mutiko, bromatan nabiltzu-ta, jau, jau, jauuuu! Bakixu? Ildda egotiak emoten dotzu alakoxe umoria... joooosau...


Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus pl...


Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen (EHU-Euskaltzaindia) liburua irakurtzen aritu naiz egunokin. Haren tesian oinarritua dagoenez, batzuetan errepikakorra izan daiteke, mehaztu gabea, baina, oro har, irakurgai atsegina izan da.Bereziki interesgarria da hizkuntza-eredua edo ortografia ezartzeko lehiaz dioena. Alde batetik, Azkue dugu, azkueratik (Euskal Izkindea) gipuzkera osatura iragan zena. Bestetik, Sabino Arana eta haren jarraitzaileak (Kirikiño fedeberritua, Euzkeltzale Bazkuneko gazteak...), hiperbizkaieraren bidetik lerratu zirenak.Kintanaren liburuan ez zaie hainbeste er...


Azken iruzkinak