Hizkuntza-ereduen arteko lehia
Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen (EHU-Euskaltzaindia) liburua irakurtzen aritu naiz egunokin. Haren tesian oinarritua dagoenez, batzuetan errepikakorra izan daiteke, mehaztu gabea, baina, oro har, irakurgai atsegina izan da.
Bereziki interesgarria da hizkuntza-eredua edo ortografia ezartzeko lehiaz dioena. Alde batetik, Azkue dugu, azkueratik (Euskal Izkindea) gipuzkera osatura iragan zena. Bestetik, Sabino Arana eta haren jarraitzaileak (Kirikiño fedeberritua, Euzkeltzale Bazkuneko gazteak...), hiperbizkaieraren bidetik lerratu zirenak.
Kintanaren liburuan ez zaie hainbeste erreparatzen hizkuntza-hautu horiei; historialariaren ikuspegia du lanak. Izan ere, xehetasun horiek gutxienekoak dira (hein batean, jakina), ereduak egiten eta desegiten baitziren; ororen buruan, gatazka bizia zegoen, hizkuntza-botereguneez jabetzeko (institutuko katedra, aldizkarigintza, akademia...).
Liburu bikaina duzue honako hau, Azkue aitzakiatzat hartuta XX. mende hasierako euskalgintza barrutik ezagutzeko.
Iruzkinak
Jurgi 2009-08-29 18:24 #1
Eskerrik asko aipamenagatik. Pozten naiz liburua (bere errepikapenak gora-behera) interesgarri izan zaizula jakiteaz.<br />
Utzi iruzkina: