Jurgi Kintanaren Intelektuala nazioa eraikitzen (EHU-Euskaltzaindia) liburua irakurtzen aritu naiz egunokin. Haren tesian oinarritua dagoenez, batzuetan errepikakorra izan daiteke, mehaztu gabea, baina, oro har, irakurgai atsegina izan da.Bereziki interesgarria da hizkuntza-eredua edo ortografia ezartzeko lehiaz dioena. Alde batetik, Azkue dugu, azkueratik (Euskal Izkindea) gipuzkera osatura iragan zena. Bestetik, Sabino Arana eta haren jarraitzaileak (Kirikiño fedeberritua, Euzkeltzale Bazkuneko gazteak...), hiperbizkaieraren bidetik lerratu zirenak.Kintanaren liburuan ez zaie hainbeste er...


Zahartzen hasia dago Pako Aristi, eta azkenaldian lehenminez beteriko artikuluak idazten ari da "hitzerdi patsetan".Osteguneko zutabea gomendatzen dizuet (hemen). Hizkuntza-ereduaz ari da, belaunaldien arteko "irakurrezintasuna"z, hain zuzen.Baten batek iruzkina egin nahi balio, hementxe du lekua.


Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu.   Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...


Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua. Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin. Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez...


Aurreko postaren bigarren zatia da hau. Oraingo honetan loturekin. 1-“Urduri”, Anjel Lertxundi (Hitz beste saila), Berria 2005eko martxoaren 24a 2-“Hizkuntz ereduen politika koloka utzi du Jaurlaritzaren azterketak”, Anakoz Amenabar, Berria 2005eko apirilaren 26a  3-“Kartak mahaiaren gainean daude”, Asier Iturriagaetxebarria (Analisia), Berria 2005eko apirilaren 26a  4-“Sindikatuak, aldaketaren alde”, A. Solabarrieta, J. Goikoetxea, Berria 2005eko apirilaren 27a  5-“Garai hartako premien ondorioa”, Asier Iturriagaetxebarria, Berria 2005eko apir...


Azken iruzkinak