Pixka bat es mucho
Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu. Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako Maite Goñik EGA azterketako ereduak sarean eskegi zituen, libreki, dohainik praktikatu ahal izateko. Azkareteri ez omen zitzaion gehiegi gustatu eta laster, Goñiekin harremanetan jarri ziren Kultur Sailetik. Eskakizuna: 2008ko azterketak kentzeko. Liburua bat argitaratu dute azterketekin eta “bere bidea egin arte” ez dute doako konpetentziarik nahi. Saretik kendu zituen. Zorionez, atzo, AEK-ko zenbait kidek Goñirekin batera, web orri berri bat aurkeztu zuten, Sustatun zuzenean jarraitzeko aukera izan genuen. E-gela deitzen da eta bertan azken urteetako azterketa guztiak agertzen dira entzutezkoekin batera. Primerako baliabidea gaitasun agiria lortzeko, debalde gainera! Horretaz gain, akatsak momentuan zuzentzen ditu, gidari baimena ateratzerakoan egiten den moduan. Maite Goñi eta lanabes horren sustatzaileak zoriondu nahi nituen, eta izorra daitezela Eusko Jaurlaritzan! Gora hizkuntza libreen aldeko baliabideak!
Iruzkinak
Joseba 2009-02-20 13:43 #1
Antzeko zerbait irakurri nuen atzo BERRIAN, Pizka bat es mogollon (Xabier Etxaniz Rojo-rena)<br>
Iñaki 2009-02-20 14:08 #2
Kar-kar. Nolakoa den bizitza! Xabier Etxaniz Rojo nire euskaltegiko irakaslea izan zen duela bi urte!! Ez nekien honen inguruan ezer idatzia zuenik.
Utzi iruzkina: