Kategoria: e-gela
Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu. Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...