Britney Spears ezkerrekoa da

jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-08 23:19
5

Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua.

Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin.

Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez nuke jakinen bera identifikatzen. Masa fenomeno horietakoa omen. Baina nire lagunarentzat onena omen. Ez omen dago bertzerik. Eta nire kultur puritanismoa agerian jarri beharraren beharraz, eztabaida ttikia izan dugu. Ezin dut ulertu ezkerreko balioak hain errotuak dituen gazte batentzat, militantzia hain barneratua duenean, Britney Spears bera, zein bere musika izatea kultur erreferente inportantea.

Elkarrizketak umorezko bukaera izan du: "Jon, Britney Spears ezkerrekoa da!". Hala bada, ados, onartzen dut erreferentea izatea.

Eskerrak politika kontuetaz ez ezik, gauza serioetaz ere mintzatzen garen bazkalorduetan, edozein kalekumeren kezkez, Britney Spearsen musikaz, alegia!

Bere bideo bat honat ekartzen saiatu naizen arren, ez dut lortu. Eta ez dut uste nire abilezi falta denik motibo bakarra. Tira, internet emakume honen bideoz beteta dago. Nahi duenak aski du bilatzea.

Bender

Bender 2009-01-09 01:47 #1

Jajajajaja egin dozu!!! Hori napar ausartia hori! Beno ez dut ideiarik nor ote den zure lagun hori... baina ziur nago berak ez luke jarriko ipini duzun Bitney-ren argazkia! :P

Txiri

Txiri 2009-01-09 12:19 #2

Horrek erakusten du, Jon, zer-nolako ezkerra ari zareten bultzatzen Aralarrekook, esaterako.

Izan ere, lehengo ezkertiarrik inor gutxi egongo da zuen alderdian, eta zu zeu bi ezkertiar mota horien arteko mugan egon bazintezke ere, gero eta nabarmenago dago zein aldetarantz ari zaren makurtzen.

OHARRA: Benetako ezkertiarrek ez diote beldurrik besteren iritziari eta onartu egingo lukete beren blogetan erantzunak libre ematea, zentsurarik gabe, alegia.

Ontsa izan, Jon.

TXIRI

Bender

Bender 2009-01-10 02:44 #3

Hemen erakusten den gauza bakarra da zure maila politikoa, Txiri. Zure nagusitasunaz eta harrokeriaz gain zerk erakusten du Britney-ri buruz berba egitea? Nor zara zu ezkerreko izaera epaitzeko? Zein da benetako ezkertiar hori, zu? JA! Nork jartzen du muga hori, zuk be? Ridikuloa egin duzu txo... Ozpinduta bazauz eta txantxetan egon ezin baduzu, oso ongi, baina saiatu besteei ez kutsatzen zure ondoezagaz.

Txiri

Txiri 2009-01-10 07:32 #4

Beraz, zu zinen "gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo" hori, Jonekin bazkaltzen egon zinena. Banengoen ba, ze "ez dakit nor den zure lagun hori" esateak agerian utzi du zu zeu zinela.

Jakina, zuk badiozu tipa hori ezkertiarra dela, ba horixe izango da zeuentzako eredu ezkertiarra. Baina nor zara zu ezkerraren definizioaz aritzeko? "Demokrazian" jaiotako zu bezalako aberaskume batek ba al daki zer ote den ezkerra? Tristea, benetan!

Bai, noski, orain aterako zara esaten ezetz, zu ez zinela hori, eta ez zarela hain gaztea, zure orain arteko bizimodu gogorrak egin zaituela ezkertiar peto-petoa, eta ez dakit zer eta badakit nor. Baina, mesedez, ez jarraitu ezkerraren izenean Euskal Herriari iraintzen.

Ala, ondo ibili eta segi disfrutatzen zuen bazkari burges sasi-intelektual horietaz. Musu bat.

Txiriri, begirunez, Jon Abrilek

Txiriri, begirunez, Jon Abrilek 2009-01-10 15:38 #5

Lehenik eta behin, esker mila idazteagatik, nire blogean parte hartzeagatik, zure iritzia libreki emateagatik, Txiri. Anonimotasunetik bada ere, mila esker. Idazten dudanak badu eragina norbaitengan, eta hori beti da pozgarria.

Edonola ere, uste dut, gehiegizko ondorioak atera dituzula. Britney Spears ezkerrekoa denaren komentarioa umorez egina izan zela aipatzen dut nire idatzian, eta politikaz haratago jendearen ahotan dauden kontuetaz ere mintzatzen badakigula aipatzen nuen. Ironia ez da beti erraza ahoz azaltzen, are zailagoa idatziz. Baina tira, zuri baliagarri izan zaizu gure kontra, argudiorik gabe, aritzeko. Zaude lasai, guztiz ohituratuak baikaude argudiorik gabeko irainetara. Argudioekin egindakoak direnean, eskuinetik ari garenaren argudioak ematen dizkiguzunean kezkatuko naiz. Bitartean, egia osoaren jabe inor ez dagoenaren konbentzimenduarekin segituko dut. Kontzientzia lasai dudala.

Eta mingarri suertatu zaidana bazkari-burgesarena da. Langileok ez al dugu bazkaltzeko eskubiderik? Nahi baino gehiagotan bazkaldu behar izaten dut etxetik kanpo, lanak hala aginduta. 10 euroko menua burgesa ote? Edo herri honen askapenaren alde sakrifizioa egin behar dugu eta bazkaldu gabe gelditu? Horrek erakusten du gurekiko duzun gorrotoa eta fede txarra.

Baina lasai, segi bisitatzen aurrerantzean ere blog hau. Egin nahi dituzun komentarioak. Idatzi nahi duzuna. Nonbait, benetako ezkertiarra omen naizelako, bertzeen iritziari (zureari, nire lagunari Britney Spearsen musika gustatzeari...) ez diodalako inolako beldurrik. Agian, horregatik, uzten dut nire blogean erantzunak libre eman ditzala edozeinek, zentsurarik gabe, baita sinatu gabeko komentario iraingarriak ere.

Hurrengoan ere, sartu lasai eta idatzi. Goitizenaz edo izen-abizenez. Gustura hartuko ditut erantzunak.

Utzi iruzkina: