Kategoria: ezkerra
Churchillek esan omen zuen: 20 urterekin ezkertiarra ez bazara, ez duzu bihotzik. 40 urterekin eskuindarra izan ezean, ez duzu bururik. Honen harira, berriki galdutako lagun minak aipatu ohi zuen esaera ere ondo datorkio gaurko gaiari: Nik bihotza ezkerrean dut, baina poltsikoa… eskuinean. Bihotza eta burua, beti elkarren aurka. Azter ditzagun bi jarrerak. Ezkertiarra izatea, orokorrean, herritarren alde jartzea da. Izan ere, ezkerrak sektore publikoari ematen dio lehentasuna. Oinarrizko beharrak bermatzen ditu: osasuna eta hezkuntza herritar guztientzat, etxebizitza e...
Ez dizut entzun nahiGarraio publikoa eskasa eta garestia delaZure herriko kiroldegia txiki geratu delaUdal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutelaZure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutelaEuskaltegia gero eta garestiagoa delaEz dizut entzun ere egin nahiZure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatelaZure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -ho...
Juan Martin Elexpuruk atzo Berrian iritzi artikulu aparta idatzi zuen. Bere-berea duen idazteko modu dotorean, zuzen-zuzen heldu zion gaiari: ezker abertzale politiko baten beharra eta ETAren aitzinean hainbaten isiltasuna.Ni lerro hauekin geldituko naiz: "(...) Baina bada hirugarren lerro bat, zabalena eta jendetsuena, borroka armatua amaitutzat eman eta bide politiko soilen aldeko apustua egin nahi duena. Gero eta deserosoago eta deskolokatuago sentitzen da; baina hala ere isilik, erakundearen ekintzen aurrean. Eta hitza lantresna dutenak dira asko: idazleak, kantariak, bertsolariak, kaze...
Gazte konprometitu, langile, militante eta aktibo batekin bazkaldu dut gaur. Atsegina, hagitz atsegina izan da bazkaria. Elkarrizketa sakona izan dugu, ezker politiketaz, ezkerraz, mamitsua. Halako batean, bazkaltzen ari ginen jatetxeko telebistan (ohitura txarra da telebista paratzea jantokietan!) Britney Spears kantaria agertu da telebistan. Nire lagunaren ordura arteko elkarrizketa eteteko nahikoa izan da. "Onena da", erran dit, bere-berea ohikoa duen segurtasunarekin. Egia erran, deus guti dakit Britney Spearsez. Inoiz aditu dut bere kantaren bat besta giroan, telebistan edo... baina ez...
Orain dela aste batzuk nire lagun eta alderdikide Oxel Erostarbek, bere ohiko lotsagabekeriz titular aparta oparitu zigun Argia aldizkarian: "Kazetariei ez zaizue interesatzen Aralarrek egiten duen politika".Nik xehetasunen bat sartuko nioke. Batzuetan interes handia pizten dugulako. Orain hamabortz bat egun hauteskundeetara gure proiektua defendituz aurkeztuko ginela erran genuen, eta orduan bai kazetari pila gure egoitzan! Lepo!Gaur, argazki polita egin ahal izan dugu. Tolosa, Zarautz, Deba, Mutriku, Elgeta eta Aretxabaleta UEMAn sartzeko proposamena eginen dugula aurreratu dugu. Baina al...
Herri honek bere buruaz bertze egin aitzin, bere etorkizuna erabakitzeko aukera behar du. Helburua izan daiteke batzuentzat. Niretzat, tresna baino ez da. Erabakitzeko eskubidea herria egiteko, eraikitzeko urratsa da. Ez muga.Baina behin eta berriz ikusten ari gara erabakitzeko eskubidearen aitortza inork ez digula oparituko. Guk lortu beharko dugu. Nahiz, berez, guri dagokigun. Baina hau bere izerdiaz soldata irabazten duen langilearen kontua da. Bere izerdi tantek ez dute 1.000 euro balio. Ugazabarenak, aldiz, bai.Eta horretarako eraginkorrak izan behar dugu. Zertarako gara ezkerrekoak ba...