Ez dizut entzun nahi
Ez dizut entzun nahi
- Garraio publikoa eskasa eta garestia dela
- Zure herriko kiroldegia txiki geratu dela
- Udal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutela
- Zure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutela
- Euskaltegia gero eta garestiagoa dela
Ez dizut entzun ere egin nahi
- Zure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatela
- Zure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.
Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -honi, horri, hari edo besteari, berdin da- ematen badiozu botua.
Orain duzu aukera. Orain eman diezaiokezu boza ezkerrari. Nahi duzunari.
Jakina, nahi duzuna egin dezakezu. Baina ez etorri gero nigana zotinka, ez dizut entzun nahi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: