Zuzena
Juan Martin Elexpuruk atzo Berrian iritzi artikulu aparta idatzi zuen. Bere-berea duen idazteko modu dotorean, zuzen-zuzen heldu zion gaiari: ezker abertzale politiko baten beharra eta ETAren aitzinean hainbaten isiltasuna.
Ni lerro hauekin geldituko naiz:
"(...) Baina bada hirugarren lerro bat, zabalena eta jendetsuena, borroka
armatua amaitutzat eman eta bide politiko soilen aldeko apustua egin
nahi duena. Gero eta deserosoago eta deskolokatuago sentitzen da; baina
hala ere isilik, erakundearen ekintzen aurrean. Eta hitza lantresna
dutenak dira asko: idazleak, kantariak, bertsolariak, kazetariak,
politikoak eta politiko ohiak..."
Mila esker, Juan Martin.
Iruzkinak
Paul 2009-01-13 10:43 #1
Nik beste hau azpimarratuko nuko: "Erakunde armatuak badaki hirugarren zirkulu horretako zati handiena ez
datorrela bat bere jokabidearekin, baina ziurtatuta duela haren
isiltasuna; eta nahikoa zaio hori." Modu batean edo bestean, hirugarren zirkulu honek isiltasun hori gainditu behar du, hori da nire iritzia.

Txiri 2009-01-13 12:38 #2

Bai, interesgarria, oso. Bat nator, oro har, Juan Martinek berak dioenarekin, bai eta zuek biok azpimarratutako pasarte horiekin ere.

Bada, dena den, ideia oker bat zuen diskurtsoan, neronek behintzat partekatzen ez dudana:

Batetik, badirudi Jonek azpimarratzen duenean "hirugarren lerro bat, zabalena eta jendetsuena, borroka armatua amaitutzat eman eta bide politiko soilen aldeko apustua egin nahi duena", nolabait, berak eta Aralerrek bultzen duten lerro egokiaz ari dela. Hau da, geure burua lerro zabal eta jendetsu horretan kokatzen dugunok (garai batean Elkarrin ibilitakook, esaterako) Aralarrekin bat egin beharko bagenu bezala. Bistakoa da baina, ez dela horrela, ez garela alderdi horren alde mugitu eta, gauzek dauden bezala jarraituz gero, aurrerantzean ere ez dugula horrelako mugumendurik egingo. Hortaz, kontua ez da bakarrik bide zuzena hautatzea, jendea konbentzizea eta sinestaraztea ere behar-beharrezkoa baita. Gutako asko botoa nori eman ez daukagula gaude, eta aukera guzti-guztiak aukeran izan ezean, ez dut uste inoren alde mugituko garenik; hau da, hirugarren bide horrek espazio propioa behar du eta, nire ustez, Aralarrek ez du espazio hori ematen asmatu, mutur bietako baten aginduetara makurtu baita hirugarren bidea aldarrikatzean, eta hirugarren espazio horrek erabateko autonimia behar du, ezinbestean.

Bestetik, Paulek dio "modu batean edo bestean, hirugarren zirkulu honek isiltasun hori gainditu behar du"-ela. Bada, ni ez nator bat horrekin, isiltasuna desadostasuna adierazteko modu garbia eta zilegia ere baita. Nik garbi daukat ez naizela barrikadaren bestaldera pasako bestaldeko horiek euren isiltasuna ere gainditzen ez duten bitartean; hots, ez dut ETAren kontra ahotsik altxatuko, non eta bestek gainerako indarkeria politikoaren kontra tutik ere ez duten esaten. Izan ere, hala egingo banu, hirugarren espazioan gelditu barik, beraien taldera pasatuko nintzateke, politikoki eurenganatua izan banintz bezala, eta ez nago horretarako prest. Hirugarren espazio hori era solido eta tinko batean diseinatzen duzuenean, ordea, ez izan zalantzarik gutako asko apuntatu egingo garela, baina ez dirudi, zorigaitzez, une hori hurbil dugunik.

Jonentzako oharra:

Ikusten duzunez, Jon, badakit errespetuz edo begirunez idazten. Niri errespetu faltarekin idazten didanari, ordea, ez diot zertan errespeturik zor; zure lagun gazte eta "ezkertiar" horri esan beharko zenioke, akaso. Non zeuden, bestela, aitatu zenituen nire errespetu-falta eta zuekiko gorrotoa hitz haietan? Gustuko ez duzuen iritzia ematean, beharbada?

Besterik gabe, ondo segi.

Sugoi 2009-01-14 10:08 #3
Ez dakit zergatik daukazuen gauzak sinplifikatzeko enpeinu hori. Zuk badakizu zergatik dauden batzuk isilik arlo politikoan. Badakizu ez dela beldurra, ez dela titerearen harien kontua. Zuk badakizu gauzak irudikatu nahi dituzuena baino askoz konplexuagoak direla.

Zuk badakizu, ziur nago, arlo politikotik at, ezker abertzalearen (ulertzen nauzu) parte sentitzen garenok ez gaudela isilik. Askatasun osoa daukagula gaure eguneroko eztabaidetan pentsatzen duguna esateko, ETAk horrela jarraitzearen absurdua. Badakizu. Ziur nago.

En fin, blog hau irakurtzen hasi nintzenean itxura ona hartu nion. Orain benetan pena bat iruditzen zait. Pena bat da bloga zure ideiak botatzeko baino ez erabiltzea, jendearekin eztabaidatzeko birritan edo hirutan baino ez agertzea, hemen idazten dugunoi eta zure erantzunak espero genituenoi gogoekin uztea. Horretarako al daukazu bloga? Ziurrenik egunkariren batean asteroko artikulu bat lortzea ez zenuke zail izango, hori da zure iritziak besterik gabe mundura jaurtikitzeko modurik onena. Ulertzen dut beti ez dagoela denborarik kritikei kontraerasoa emateko, baina... noizean behin baino ez bada ere. Tristeena da pentsatuko duzula hona kritikatzera baino ez natorrela... bueno, aske zara. Baina noizbait komentarioren bat erantzungo duzulako esperantza txikitxoa badut...

Beti ari zara moral klaseak ematen. Denok ematen ditugu, egia da. Eta azken finean, zure blogak polietika izena dauka, beraz, ez bada politikaz eta etikaz mintzatzen, zertaz mintzatuko da? Oraingoan ordea detailetxoren bat pasatu zaizula iruditzen zait... mmm, Gazako masakrea adibidez. Nola da posible Aralarko kide batek deus ez esatea bere blog pertsonalean horri buruz?

Beno, ez dakit azkenean noizbait erantzungo didazun. Agian erantzun batekin nire desengainua urtuko zenuke... agian argudio gutxi batzuekin.

Agur bat.

Lohitzune Rodriguez.

Utzi iruzkina: