Zer da notizia?

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-02 12:28
2

Orain dela aste batzuk nire lagun eta alderdikide Oxel Erostarbek, bere ohiko lotsagabekeriz titular aparta oparitu zigun Argia aldizkarian: "Kazetariei ez zaizue interesatzen Aralarrek egiten duen politika".

Nik xehetasunen bat sartuko nioke. Batzuetan interes handia pizten dugulako. Orain hamabortz bat egun hauteskundeetara gure proiektua defendituz aurkeztuko ginela erran genuen, eta orduan bai kazetari pila gure egoitzan! Lepo!

Gaur, argazki polita egin ahal izan dugu. Tolosa, Zarautz, Deba, Mutriku, Elgeta eta Aretxabaleta UEMAn sartzeko proposamena eginen dugula aurreratu dugu.

Baina albisteak ez du nahi genukeen oihartzuna izan. Kazetaririk ez da agertu. Eta ez da lehenbiziko aldia hizkuntza politikako kontuekin kazetariak agertu ere egiten ez zaizkiguna. Nonbait, euskara eta euskara politikak ez dira albiste. Euskarazko komunikabideak ere ez dira etorri! Bihar ikusiko dugu nolako tratamendua ematen dioten, baina hizkuntza politika herri honetako debatean seriotasunez, morborik gabe eta heldutasunez paratzeko gauza izanen al gara inoiz?

Josu2

Josu2 2008-12-02 17:09 #1

Bai, hori egia da, eguneroko gaiek, makropolitikatik haratago doazenak, ez dutela arretatik erakartzen eta Aralarren proposamen bat bada are gutxiago.

Baina horrez gain, komunikazio-ereduan ere aldaketak egin behar dira, betiko prentsaurreko eta aurkezpen aspergarrietatik haratagoko formula berritzaile eta irudimentsuagoak topatu behar dira. Bestelako komunikazio-eredu eta praktikak.

Hemen Txema Ramirez-ek idatzitako liburu ederra:

Ikus gaitzazuen liburua

Josu2

Josu2 2008-12-02 17:10 #2

Esteka gaizki zegoen aurreko mezuan:

http://alberdania.net/liburua_fitxa.php?id_libro=14&int_pas_ini=0&str_mod=col

Utzi iruzkina: