Azkue eta bere garaia
Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak
90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen
Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi
Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".
Resurreccion Maria Azkueren
beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio
biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak,
kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara
modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus
plangintzan, estatus plangintzan ere eragiten saiatu zen, gogotik
saiatu ere (nahiz eta ez izan berak esperotako emaitzak).
Horrez
gain, euskararen historia sozialerako beste ekarpentxo bat da liburua.
Zehazki, euskalgintzaren historiari ekarpen itzela egiten dio. Ondo
dokumentatuta, mitoak apurtzen, hizkera erraz eta atsegina, ...
irakurtzen gozatu dudan liburua izan da.
Horixe gomendioa, XX. mendeko euskalgintza zer izan zen ulertzeko ezinbestekoa baita. Liburuaren laburpena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: