Kategoria: euskaltzaindia
BERRIA, 2013-12-04 Anjel Lertxundi Gramatika Batzordeak edukiz bete du Elhuyar hiztegiak dimititu aditzari emandako definizioa: «lanbide, kargu eta ardura norberaren borondatez uztea». Zuzendaritzak, aldiz, Arestik Tobera antzerkian aurreikusitakoa: «Zure kargutik dimititzen duzu, eta Buruzagitza Nagusiak onartu egiten dizu dimisioa».Horiek dira posizioak.Erretorika zerabilen jaun jakitunari erretolika irizten zion entzuleak. Komedia fikzioari dagokio; komeria, bizitzari. Historia irakasten ziguten, istorioak gustatzen zitzaizkigun. Filosofoa eta pilosopo...
Euskaltzaindiak webgunea berritu du. Eta berritze horretan Auspoa bilduma osoa ekarri du webgunera. Auspoa, horrela h barik.Zer da Auspoa ba? Auspoa bilduma Antonio Zabalak egindako bilduma da, batez ere, bertsolaritzari buruzkoa. 300 liburutik gora digitalizatu eta webgunera ekarri dituzte, geure herriaren zatitxo bat denon eskura ipiniz.
Anaitasuna aldizkariko zenbaki guztiak paratu ditu Euskaltzaindiak sarean, denon eskura. Berebiziko eragina izan zuen aldizkari horrek hizkuntzaren batasuneko aurreneko urteetan. Han zaildu ziren gaur egun itzal handia duten zenbait euskaralari: Xabier Kintana, Joserra Etxebarria, Joan Mari Torrealdai...Hizkuntza estandarraren bilakaerari erreparatzeko altxor paregabea da. Han ikusiko dituzu Anaitasunakoek zenbait hitzi erantsitako e famatu haiek: ostirale, goilare... Eta aurkituko dituzu, gisa berean, idaztarauen zerrendak. Hona aletxo bat: 2. Izenordeak: Batasunerako, ANAITASUNAk izenor...
Euskaltzaindiaren arau berria. Egin klik argazkian edo hementxe bertan irakurri ahal izateko.Argazkiak.org | batetan2 © cc-by-sa: Jozulin
Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola.
Batek aurrekoan esaten zuen bezala, corpus plangintzara bakarrik dedikatzen ez den akademia da Euskaltzaindia. Eta esaten zuen batzuek ez dutela Euskaltzaindiaren lana soziolinguistikaren esparruan kokatzen. ba besteek ez dakit zer egingo duten, baina nik bai, corpus plangintza ere soziolinguistikaren alorra delako.Baina utz ditzagun alde batera eztabaidak. Eta liburura jo dezagun. Horretara etorri gara ba.Liburu dibulgatiboa da, eta eskertzen da. Formatua asko gustatu ez bazait ere (oso handia da, tamainaz), liburua erraz eta samur irakurtzen da. Eta ez da gutxi, benetan. Euskaltzaindiaren...
Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus pl...
Aurten laurogeita hamar urte bete ditu Euskal Akademiak, eta esku bete opari etorri zaigu.Orotariko Euskal Hiztegia sarean paratu du kontsultagai.Erlea literatura-aldizkaria abian jarri du, Bernardo Atxaga buru dela.Mila esker eta urte askorako!
Orain gutxi Julia Marin Goenagaren, gramatika zuzendariaren, mezu bat jaso dut. Berari beste norbaitek bidali zion mezu berbera bueltatu dit. Ez dakigu nor den hasierako idazlea, baina katea ez haustekotan idatzia helarazten jarraituko dut. Testu orijinal honek Euskaltzaindiaren ortografiako azken berrikuntzen berri ematen du. Aldaketak euskara sinple eta bateratura hurbiltzeko dira. Denentzat, eta ez bakarrik gipuzkoarrentzat, errazago izan dadin. Euskaltzaindiaren arabera, moldaketak arazo gehien ematen dutenetik gutxien ematen dutenetara egingo dituzte. S, X eta Z zailtasunak emat...
Euskaltzaindiak pasa den astean egin zuen hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia eta aste honetarako dagoeneko ponentzia guztiak sarean daude ikusgai.Ponentzia guztiak.
Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira. Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da. Arrats...
Argiatik ekarria.Zer da Joanes Etxeberri egitasmoa? Urko Apaolaza, 2008-10-10 Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo. Askorentzat ezezaguna da egitasmo hori; alabaina, Euskera aldizkarian duela hilabete batzuk zenbait zantzu idatzi zituen Joseba Int...
XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azk...
Atzo, zenbait webgunetan bilatzen aritu nintzen gustatzen zitzaizkidan hiru hiztegien bila, eta azkenean "mis favoritos"-en jarriko ditudanak honako hauek izango dira: -Euskaltzaindia: Lehendabizi Euskaltzaindiaren hiztegia aukeratu dut, batez ere Euskaltzaindiaren arauak agertzen direlako (aditza,sintaxia,ahoskera...). -3000 Hiztegia: Nire bigarren aukera, 3000hiztegia izan da, normalean informazio gehiena erderaz aurkitzen duzulako, edo gutxienez erderaz euskeraz baino informazio gehiago dagoela esan dezakegulako, eta hiztegi honen lana itzulpenak egitea de...
Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur. Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentziturik erabat zio erraldoiak dauzkazuela horrela izan dadin, ausartzen naiz, zizarerik umil eta apalena bainintza, proposamen berria egitera, zuen denbora baliosari zimiko ñañoa xohituta, hitzok Hiztegi Bantúa-n sar ditzazuen: Bioblogia: Blog bizidunen egituraz eta, orohar, blogen biziaz, diharduen jakintzaren alorra. Biziaren lege orokorrak ematen ...
Debido a que en una información publicada por un medio encontramos la palabra "txozna",escribimos éste artícuulo con el ánimo de aclarar que su forma correcta, al parecer, es "txosna".Tal como indicamos en una nota de prensa previa a las fiestas de Arrate, el término txosna se debe escribir con S y no con Z, aunque su uso está popularmente muy extendido tanto en la escritura como en la fonética de nuestro entorno.Euskaltzaindia nos hace saber que desde 1905 se tiene constancia de la palabra TXOSNA, donde aparece en el Diccionario vasco-español-francés de Resurrección Maria de Azkue. A...
Gutenberg galaxia alboratu gabe, Euskaltzaindiak sarean ezarri behar ditu begiak. Horregatik, neronek ere euskaltzain ona ikusten dut Luistxo.
Euskaltzaindiak hiru arau berri eman ditu oraintsu. Arau-karpeten harpidetza egina duzuenok, jasoak izango dituzue, eta bestela webgunean ikus daitezke: arauen orrian ezker aldean ageri den "azken arauak" sakatu, eta han dira: 143 -erri(a) osagaia gaurko toponimian 144 Hiztegi Batua: berrizale - buzuntz 145 Bizkaiko herri izendegia Hiztegiari dagozkion arau guztiekin arazo txiki bat dago, ordea: han klik eginda, Hiztegi Batuko galde-orrira bidaltzen gaituzte, eta, orduan, hitzez hitz galdetu behar da edo ahal den bezala moldatu. Lan pixka bat hartu dut 144. arauk...
Unibertsitatean irakasle emeritu deritzo erretiroa hartu bai baina, egindako merituengatik, eskolak ematen segitzen duenari. Eta Euskaltzaindian?