Anaitasuna

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-01-13 07:49

Anaitasuna aldizkariko zenbaki guztiak paratu ditu Euskaltzaindiak sarean, denon eskura. Berebiziko eragina izan zuen aldizkari horrek hizkuntzaren batasuneko aurreneko urteetan. Han zaildu ziren gaur egun itzal handia duten zenbait euskaralari: Xabier Kintana, Joserra Etxebarria, Joan Mari Torrealdai...

Hizkuntza estandarraren bilakaerari erreparatzeko altxor paregabea da. Han ikusiko dituzu Anaitasunakoek zenbait hitzi erantsitako e famatu haiek: ostirale, goilare... Eta aurkituko dituzu, gisa berean, idaztarauen zerrendak. Hona aletxo bat:

2. Izenordeak:

Batasunerako, ANAITASUNAk izenorde sistema hau proposatzen du, denetarik aberats eta zehatzena delako:

                                                                 Nominat    Ergat

    hau        honek    honetan     honi         hauk          hauek

    hori       horrek    horretan     horri       horik          horiek

    hura      hark       hartan        hari          haik           haiek



Utzi iruzkina: