Aurreko bi urtetan bezala, Oskorri taldeak Gabonetako kontzertu berezia eginen du, The Pub Ibiltaria 3, alegia.Kontzertua abenduaren 16an, ostiralarekin izanen da, arratsaldeko 20:00etan Anaitasuna pabiloian.Sarrera libre eta doakoa izanen da.Hona hemen ahotsetarako partiturak eta audioak.PartiturakEta audioak:


Anaitasuna aldizkariko zenbaki guztiak paratu ditu Euskaltzaindiak sarean, denon eskura. Berebiziko eragina izan zuen aldizkari horrek hizkuntzaren batasuneko aurreneko urteetan. Han zaildu ziren gaur egun itzal handia duten zenbait euskaralari: Xabier Kintana, Joserra Etxebarria, Joan Mari Torrealdai...Hizkuntza estandarraren bilakaerari erreparatzeko altxor paregabea da. Han ikusiko dituzu Anaitasunakoek zenbait hitzi erantsitako e famatu haiek: ostirale, goilare... Eta aurkituko dituzu, gisa berean, idaztarauen zerrendak. Hona aletxo bat: 2. Izenordeak: Batasunerako, ANAITASUNAk izenor...