Zorionak, Euskaltzaindia!

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-10-11 11:18
2

Aurten laurogeita hamar urte bete ditu Euskal Akademiak, eta esku bete opari etorri zaigu.

Mila esker eta urte askorako!

Patxi

Patxi 2009-10-12 11:22 #1

Zorionak, Euskaltzaindia! Gauza ederra da 90 urte betetzea eta halako opariak eskaini ahal izatea. Izan diogun begiruneagatik, merezi ere zerbait mereziko genuen, beharbada. Nolanahi den, zorionekoak gu ere! Oraindik gogoan dut eskura genuen erreferentziarik onena Ibon Sarasolaren Hauta-lanerako Euskal Hiztegiaren lehenbiziko aleak genituen garai hura! Zehazki, 1992az ari naiz, artean argitaratu gabe baitzeuden hiztegi horren ale guztiak, gerora Euskal hiztegian bildu zirenak. Jakina, Orotarikoa ere hasia zen ordurako, baina bizpahiru ale baino gehiago ez zituen izango, ongi gogoratzen badut.

Block

Block 2009-10-12 12:18 #2

Ni geroxeago iritsi nintzen lanbide honetara. Ordurako Euskal hiztegia kalean zen, eta Orotarikoak I-rainoko bidea egina zuen, hurrean.

Garai hartan, Ohiko mintzamoldeen bilduma plazaratu zuen akademiak, eta askotan entzuten genuen hizkuntza-atlasaren berri. Hamar urte joan dira, eta oraindik ez dugu emaitza handirik ikusi.

Denetariko corpusak ditugu, baina ahozko jardunarenik ez (edo guztiz sakabanaturik daude ditugun apurrak). Literaturak, ezbairik gabe, hizkuntzen eredua ezartzen du, maila jasoan, baina nik berealdiko hutsunea igartzen dut lagunarteko erregistroan.

Gotzon Garateri behinola irakurri nion euskara latin halako bat izango dela, ikasitako hizkuntza, bizitasunik gabekoa; nik ere begitanzio bera izaten dut sarri, ingurura begiraturik. Nabokov ekartzen dit gogora egoera horrek: ez zen inoiz etxe ingelesdun batean bizi izan, eta horregatik gabezia handiak zituen eguneroko adierazmoldeetan; hizkuntza eruditua erabiltzen zuen bere liburuetan, arrotz-sundakoa. Conrad ere aipa genezake, literaturatik bereganatutako hizkuntza horren erakusgarri gisa.

Literaturari berea ukatu gabe ere, hizkuntzak, sagardoak bezala, txinparta beharrezkoa du, motela eta bizitasunik gabekoa izan ez dadin. Badakigu eraginkor hitza zer den, baina ez dakigu hurkoa arto beroa jatera igortzen, umeen hortzei behar bezala esaten edo sobrako hitzak jaten.

Utzi iruzkina: