Irakurgaiak: Euskaltzaindia, ekin eta jarrai

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-12-29 18:26

Batek aurrekoan esaten zuen bezala, corpus plangintzara bakarrik dedikatzen ez den akademia da Euskaltzaindia. Eta esaten zuen batzuek ez dutela Euskaltzaindiaren lana soziolinguistikaren esparruan kokatzen. ba besteek ez dakit zer egingo duten, baina nik bai, corpus plangintza ere soziolinguistikaren alorra delako.

Baina utz ditzagun alde batera eztabaidak. Eta liburura jo dezagun. Horretara etorri gara ba.

Liburu dibulgatiboa da, eta eskertzen da. Formatua asko gustatu ez bazait ere (oso handia da, tamainaz), liburua erraz eta samur irakurtzen da. Eta ez da gutxi, benetan. Euskaltzaindiaren historia kontatzen du eta haren gaineko istorioak ere. Euskara batuaren sortze prozesua, haren gaineko iskanbilak eta desadostasunak, Azkueren garaiak, frankismo osteko lehen urteak, oreka politikoak, ... eta ez du ahazten etorkizuna. Euskaltzaindiak gaur egun martxan dituen proiektuen gaineko informazio asko dago, informazio esanguratsua eta eguneratua.



Utzi iruzkina: