Solasturi

Eder polit galantok

solasturi 1456152749042 Solasturi | 2010-08-05 00:42

Probintzia honetako nekazariek gariaganako baino ere begiramen handiago dute artoarekiko langintzara, zergatik hau duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena, izatez bera delako hain gose-hiltzaile ona, indartsua, iraupen handikoa, eta osasungarria txit. Bizigai maitagarri hau Espainia barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanez guztiz lela eta txit pisua dela, indarrik ez duela, abereen janaria dela, eta beste honelako anitz astakeria, Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira Gaztelako herrietan bezain aztal eder galant arinak, aurpegi zuri ...


1. Zenbat, zenbateko Hona zer dioen EIMAren estilo-liburuaren Ortotipografia atalak zenbat eta zenbateko hitzei buruz (43.-44. or.): "Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita -(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita baztertzen zenbat erro soilari dagokion moldea". Jarraian ematen dituzten adibideetatik, batzuk bereizi ditugu, eta letrakera lodiz nabarm...


Azken plazak?

2
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2008-01-10 19:37

Lagun batek galdetu dit: nola jarri euskaraz, karteltxo batean, gaztelaniaz "últimas plazas" dioena (abisua bat da, bistan denez;  kasu honetan, ikastaro baterako izena eman nahi duenarentzako)."Azken plazak" edo "azken lekuak" jartzea bururatu zitzaidan lehenik. Baina, berehala, berriki Juan Garziak mintegi batean esandako gauza batez oroitu naiz: gaztelaniazko halako izen-sintagma indeterminatuak, funtsean, esaldiak izaten dira, aditza eta gainerakoak isildu eta izen-sintagmaz mozorrotuak. "Indeterminatu" esatean, esaten ari gara ez dela ageri, adibidez, las últimas plazas, baizik úl...


Sinadura-ekitaldia

4
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2007-12-22 18:24

(Testu birziklatua da hau, eta otsailaren 13an beste toki batean argitaratu nuena du oinarri).Hona hemen euskal komunikabideek aurten argitaratutako albiste bat (antzeko asko izaten dira): “Hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (Ipar Euskal Herriko erakundea)”. Horren inguruko testuetako bat honela hasten zen: “Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldian (2007-2-7) adierazitakoak jaso ditugu hemen, oso-osorik”. Ni “hitzarmenaren sinadura ekitaldi” horretaz mintzatuko ...


Itxiera-ordutegia

solasturi 1456152749042 Solasturi | 2007-12-19 00:47

Entzun berria dut, irratian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren iragarki bat, tabernek "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa.Itxiera hitza askotan ibili dut buruan Euskaldunon Egunkaria itxi zuten egun zorigaiztoko harez geroztik. "Egunkariaren itxiera bidegabekeria itzela izan zen" esaldia ez dakit, bada, oso naturala ote den. Nago "Egunkaria ixtea" edo "Egunkaria itxi izana" aditz-egiturak naturalagoak direla itxiera nominalizazioa baino.Tabernen kasuan ere, senak ez dit oso ongi hartzen "itxiera-ordutegi" hori, eta zaindu behar dena "ixteko ordua" dela iruditzen zait (ordutegia ...


Kaixo, aspaldikoak; inor baldin bada hor, jakina. Itzulpen bat jarri behar dut hemen, Iratxe Goikoetxea lagunak egina. Diane Schoemperlen idazle kanadarraren Forms of Devotion liburuaren atal bat da (gaztelaniaz Formas de devoción izenarekin argitaratua da). Gogoak eman diolako itzuli du Iratxek, eta hemen jarriko dut testua, batek baino gehiagok gustura irakurriko duelakoan. I Gizonen gorputzak baditu zenbait erakargarri, bistan denez. Samatik hasiko gara. Samak fin samarra izan behar du, ikustearekin batera zezen hitza ez gogoratzeko lain. Eta luze samarra, burua eta enborra bat ...


Berdin dio

1
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-21 12:38

Iaz atera zen Agota Kristofen Berdin dio euskaraz (jatorrizkoa, C’est égal). Eskarne Mujika Gallastegik itzulia da eta Alberdaniak argitaratua, lehenago Koaderno handia eta Atzo bezala. Lagun batek opari egin berri dit (eskerrik asko, Jaione), eta berriz irakurtzen hasi naiz. Hona hemen ataltxo bat: liburuko 25 istorio laburretatik bigarrena. Ohartxo batzuk, liburuaren azaletik: "Estilo xumea eta eraginkorra da Kristof-ena. Ez du dotoreziarik bilatzen hitzetan, ez da farfailik batere haren esaldietan. Ez zaizkio deskripzioak gustatzen, mamiak axola dio. Elkarrizketak zuzenak dira, biziak. ...


Hainbat eta hainbat iruzkin egin litezke, jakina, baina niri honako hauek sortu zaizkit laster batean. Berriki Euskaltzaindiak emandako 144. arauan ageri diren hitzei buruz ari naiz. ► besterena!, ez* e. ez bestena (eta ez bestea) ► Alegia, esaten digute ez dela idatzi behar Hago isilik, berritsua ez besterena!, baizik eta Hago isilik, berritsua ez bestena, edo Hago isilik, berritsua ez bestea —berritsu(a) alaena, berritsu(a) halakoa—. ► bideo-zinta* e. bideokasete ► Ni, behintzat, harritu nau pixka bat kontu honek. Egia da kasete hitza sarrera dela lehendik ere; baina uste nuen normal...


Euskaltzaindiak hiru arau berri eman ditu oraintsu. Arau-karpeten harpidetza egina duzuenok, jasoak izango dituzue, eta bestela webgunean ikus daitezke: arauen orrian ezker aldean ageri den "azken arauak" sakatu, eta han dira: 143 -erri(a) osagaia gaurko toponimian 144 Hiztegi Batua: berrizale - buzuntz 145 Bizkaiko herri izendegia Hiztegiari dagozkion arau guztiekin arazo txiki bat dago, ordea: han klik eginda, Hiztegi Batuko galde-orrira bidaltzen gaituzte, eta, orduan, hitzez hitz galdetu behar da edo ahal den bezala moldatu. Lan pixka bat hartu dut 144. arauk...


Zerupean eta zeropean

4
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-09 16:43

Ezaguna dugu –pe atzizkia, aski esanahi argia ematen diena izen batzuei: zuhaizpe, teilatupe, besape… Izen abstraktuago batzuetara ere hedatu da erabilera: diktadurapean bizi izan, halakoren agintepean… Gaur egun, zeropean eta zeropetik modukoak ere entzuten ditugu: “5 gradu zeropetik Gasteizen”, “zeropeko tenperaturak gaur goizean toki gehienetan”… Zalantzaren bat sortzen didate niri forma horiek, baina ez dut uste berez gaitzestekoak direnik. Zer diozue zuek, solasturiok? Bide hori egokitzat joz gero, kirol-maila batzuk izendatzean izaten dugun (nolabaiteko) arazo bati beste irtenbide bat...