—Hemen, erre daite? —¿Qué?
Hastea, eta astea. Astea egin du txoko honek. Hastea omen da zailena. “Hasiak erdia egina; egina, urre gorria”, dio esaerak. Hemen urre gorririk ez duzue aurkituko, baina solasgaia bederen topatzen baduzue, nahikoa eta sobera litzateke Solasturirentzat. Zenbatean behin? Horra blogari eta blogari ustekoon galdera. Lehenbiziko egunetan egunero sartu dut zerbait, abian jartzeko gehienbat, baina ez da nire asmoa hala jarraitzea. Astean bizpahiru testutxo egiten baditut, aski. Hain zuzen ere, zenbatero ongi esana dagoen izan dugu hizpide, aste honetan, Itzul posta-zerrendan (urtarrileko mez...
Lehengo egunean Etxe berria! esanez agurtu gintuen Katixak, mudantza eginda (zenbaitek aldaira ere esaten dute: aldaira iz. Ipar. 'aldatzea, aldaketa': etxe-aldaira).Etxe berria, beraz. Baina gaur egungo publizitate-hizkuntzak ez du aski etxe berria esatea, nonbait. Aspalditxoan ari naiz irakurtzen, eskualde-aldizkari batean (ez da toki bakarra izango), honelako iragarki bat: Eraikuntza berriko eta bigarren eskuko etxeak salgai. Hasieran oharkabean pasatzen zitzaidan "eraikuntza berriko etxe" horiena, baina halako batean jabetu nintzen zer den kontua. Nekez uler daiteke gaztelaniara it...
Raymond Queneau idazle frantsesaren Exercices de style liburuaren itzulpena, Xabier Olarraren Estilo-ariketak, argitara eman berri dute Igela argitaletxeak eta KM Kulturuneak. "Hizkuntzak eta hizketak ematen dituzten aukerekin jostaketan dihardu idazleak, eta jolaserako gogoa jartzen digu besteoi". Horixe dio itzultzaileak, besteak beste, argitaletxearen web orriko aurkezpenean. Kontua da 99 modu ezberdinetan kontatzen dela liburuan gertaera bat bera. Hona hemen lehenbizikoa, eta beste pare bat. Gogoa pizteko adina. Notations Dans l’S, à une heure d’affluence. Un type dans...
Testu bilduma zoragarria jarri digute eskura armiarma.com webgunean, Klasikoen gordailua atalean. Hango Testu zaharrak sailetik, bat hartu dut, Berako idazkariak apaizari idatzia 1786an. Bilduma honetara, Imanol Trebiñoren Administrazio zibileko testu historikoak (HAEE-IVAP, 2001) lanetik bildua da testu hau. Argazkiaren beheko aldean, testu bera jarri dut gaurko ortografian, puntuaziozko aldaketa txiki batzuk besterik egin gabe (barkatu: kapilau jarri dut, eta ez kaperau, hala dakarrelako Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak). Argazkian, Larrun mendia eta Kaule Baita baserria, Berakoa. Berako ...
Zer da Solasturi? Hiri bat, lehengo Salisbury bezala? Bizkaiko uri bat? Bada, ez: euskarazko hitz berezi samar bat da, ipar-ekialdeko euskalkietakoa, nik Nafarroan ikasia. Hiztegi Batuak hau dio: solasturi Ipar. Jas. 'hiztuna' Ni ez naiz oso hiztuna, baina proba egin behar dut ea idaztun izan naitekeen. Zuekin blogean solastatzeko. Hona hemen Hiztegi Batuan solas erroarekin ditugun hitzak: solas solasean solas eginsolasaldisolasbidesolasgaisolaskidesolastatu, solasta, solastatzen. da ad.solastokisolasturi Ipar. Jas. 'hiztuna'
Hiztegi Batuaren arabera, 'solasturi' hitza iparraldekoa edo hizkera jasokoa da, eta 'hiztun' esan nahi du. Nik dakidanez, Nafarroan ere ezaguna da hitza. Hemen, solas egitea proposatzen dizuet, batez ere hizkuntzaren erabileraz.
"Kamioiak sartu-irtenean", bai horixe. Adibide polita hori ere.