Kategoria: aurrekontu
1. Zenbat, zenbateko Hona zer dioen EIMAren estilo-liburuaren Ortotipografia atalak zenbat eta zenbateko hitzei buruz (43.-44. or.): "Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita -(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita baztertzen zenbat erro soilari dagokion moldea". Jarraian ematen dituzten adibideetatik, batzuk bereizi ditugu, eta letrakera lodiz nabarm...