Hiria, uria, edo zer arraio?
Zer da Solasturi? Hiri bat, lehengo Salisbury bezala? Bizkaiko uri bat? Bada, ez: euskarazko hitz berezi samar bat da, ipar-ekialdeko euskalkietakoa, nik Nafarroan ikasia. Hiztegi Batuak hau dio:
solasturi Ipar. Jas. 'hiztuna'
Ni ez naiz oso hiztuna, baina proba egin behar dut ea idaztun izan naitekeen. Zuekin blogean solastatzeko.
Hona hemen Hiztegi Batuan solas erroarekin ditugun hitzak:
solas
solasean
solas egin
solasaldi
solasbide
solasgai
solaskide
solastatu, solasta, solastatzen. da ad.
solastoki
solasturi Ipar. Jas. 'hiztuna'
Iruzkinak
Iñaki Ugarteburu Gastañares 2006-01-30 14:54 #1
Aditzaileak ez dituzu faltako, Patxi. Mila esker zure adiguri honengatik eta espero dezagun adigogor ez izatea, edo, ahal den neurrian, aditzaile baino solaskide.
Solasturi 2006-01-30 16:58 #2
Eskerrik asko agurragatik, Iñaki. Eongo gatxik. Eta egonen gattun, jakina.
Katixa 2006-01-30 18:37 #3
Solastu eta jolastuko gara, bai horixe!
Jabi 2006-01-31 14:44 #4
Aupa Patxi, aspaldi elkarren berr izan barik eta, hara, hi ere blogari! Tira, hire parrokiano bihurtuko nauk, seguru, egunero idazlari, solasturi edo berbaldun moduan izan ohi dizkiagun zalantza asko berton plazaratuko direlakoan nagok-eta.

Eta, noski, estimatzen diat nire argazki hori mantxetarako aukeratu izana.

Solasturi 2006-01-31 18:15 #5
Aupa, Jabi. Bada, bai, aspaldian elkarren berri izan gabe. Nik segitzen nian, nolanahi ere, hire lorratzen bat edo beste. Sarean.com, adibidez, tarteka. Argazki ederrak ere bai. Eta orain, Luisen aukera bati esker, horietako bat hemen orriburu. Hi gustura bahago, ni are gusturago. Izan ongi!
Utzi iruzkina: