Kategoria: adjektiboak
Probintzia honetako nekazariek gariaganako baino ere begiramen handiago dute artoarekiko langintzara, zergatik hau duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena, izatez bera delako hain gose-hiltzaile ona, indartsua, iraupen handikoa, eta osasungarria txit. Bizigai maitagarri hau Espainia barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanez guztiz lela eta txit pisua dela, indarrik ez duela, abereen janaria dela, eta beste honelako anitz astakeria, Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira Gaztelako herrietan bezain aztal eder galant arinak, aurpegi zuri ...