Iruzkin zenbait, Hiztegi Batuko azken hitzei
Hainbat eta hainbat iruzkin egin litezke, jakina, baina niri honako hauek sortu zaizkit laster batean. Berriki Euskaltzaindiak emandako 144. arauan ageri diren hitzei buruz ari naiz.
► besterena!, ez* e. ez bestena (eta ez bestea) ► Alegia, esaten digute ez dela idatzi behar Hago isilik, berritsua ez besterena!, baizik eta Hago isilik, berritsua ez bestena, edo Hago isilik, berritsua ez bestea —berritsu(a) alaena, berritsu(a) halakoa—.
► bideo-zinta* e. bideokasete ► Ni, behintzat, harritu nau pixka bat kontu honek. Egia da kasete hitza sarrera dela lehendik ere; baina uste nuen normalago zela bideo-zinta deitzea.
► bihotz-ukitu du ad.: zure hitzek bihotz-ukitu naute ► Ez al da polita?
► bilorruski* e. pergamino ► Non agertzen ote da, bada, bilorruski? Kasik politegia da orain, noizbait existitu dela jakin dugularik, baztertuta uzteko...
► bilutsik* e. biluzik eta biluztu* e. biluzi ► Erne, lagunok. Larrugorrian edo pikarrai esateko hitz honen forma arauzkoa biluzik da, eta aditza biluzi da, ez biluztu. (Hau idaztean jabetu naiz Hiztegi Batuan sartuta dagoen forma larrugorrian dela, eta ez larrugorritan).
► borraska* e. ekaitz eta depresio ► Alegia, eguraldi-iragarpenetan isobara-mapak seinalatuz aipatzen zizkiguten borraska haiei depresio esan beharko dietela Aizpuruk, Aristik eta gainerakoek. Hasiak dira?
► bilan 1* e. bila ► Hori bila arruntena da, baina esan nahi du badela beste bilan bat, ongi dagoena. Hau, hain zuzen: bilan 2 iz. Ipar. 'balantzea'. Frantsesetiko mailegu gehiago ere sartu dira, hala nola buxet (‘aurrekontu’).
► bik iz. Ipar. h. bolaluma ► Aurreraxeago, hau: boligrafo iz. Heg. h. bolaluma. Hori lehenagotik sartua zegoen Hiztegi Batuan.
► bilakari izond. Zub. g.er. 'borrokalaria'. Zuberera gutxi dakit nik, bistan da. “Gutxi erabilia” dela dio. Gaitz erdi!
► botigoa iz. Zub. 'elkartea'; botitu, boti(tu), botitzen. da ad. Zub. 'elkartu' ► Horiek ez dira “gutxi erabiliak”, itxuraz, eta hala ere ez nituen batere ezagutzen.
► beztimenda iz. Zah. 'jantzia' ► Bertsolari bati behintzat entzun diot berriki. Ekaitz Goikoetxeari, oker ez banago.
► bizar-peitu izond. Zah. 'bizargabea' ► Hiztegi batuan lehendik sarturik dagoen peitu honetara jo dezakegu: peitu Zah. edo Jas.: ur peituz zimeltzen den lorea; peitu izan da ad. 'falta izan': gauza baten peitu naiz; peitutasun Ipar. Zah. 'urritasuna, gabezia'.
► buba iz. Ipar. Haur. 'loa' ► Hara! Haur-hizkeraren marka du, eta haur-kanta batean entzuna nuen, bai: Oskorrik eta Kukubiltxok ateratako Marijane, kanta zan bideoan da. “Bubaño” dio han, oker ez banago, baina ez dut gehiago gogoratzen. Zuetako inork badu eskura?
Iruzkinak
Solasturi 2006-02-15 20:47 #1
Ni neu "salatari, kontakatilu...": oraintxe entzun diot aro-iragarle txit ezagun bati borraska esaten, "ez behin baina birritan"...
Iker 2006-02-16 11:45 #2

Kaixo:

Jadanik erabiltzen ez diren, baina inoiz erabili den euskal lexikoaren zerrenda bat osatu nahiean nabil.

Bilorruski hor sartu dezaket, apika, bere erabileraren bermea aurkitu bezain laster.Bide batz, gonbita luzatu nahi dizut, euskal hitzen galera behin betikoa ekiditeko, nire blogean parte har dezazun.Lehengaia euskara da blogaren izena. Bertan beste gauza batzuen artean aipatu zerrnda aurkituko duzu (hasi berria).

Bertzela, segi dezazula horrelako blog atseginak plazaratzen.

iratxe 2006-02-18 21:55 #3

Ez dakit zergaitik gaitzetsi daben borraska, gure auzo hizkuntza bietan erabilten bada (fr. bourrasque). Eta jatorri dotorea ei dauko: Boreas, grekoen ipar haizearen jainkoa.

Depresio, ostera, hain da deprimentea!

Solasturi 2006-02-19 22:35 #4
Hori pentsatu nuen nik herenegun, depresio-gune entzun nionean aro-iragarle berari. (Es pentsa, gero, markaketa egiten arin naizenik!).

Utzi iruzkina: