Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak jardunaldia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-14 09:30

Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira.

Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da.

Arratsaldeko saioari dagokionez, honek ere bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, Kataluniako esperientziaren berri emango da, eta bigarrenean, aldiz, kontsumoaren zenbait erakunde pribatu mahai-inguru batean bilduko dira beren iritziak azaltzeko.

Izen-ematea

Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.

Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da. Aurretiaz izena eman behar da ondoko helbide elektronikoan:

Bestalde, izena ematerakoan, hau adierazi behar da:

  • Goizeko saioan bakarrik parte hartuko den
  • Arratsaldekoan bakarrik, edo
  • Goiz eta arratsaldekoetan

Egitaraua

Hauxe da egitarau osoa:

GOIZEKO SAIOA

  • 9:30-9:40: Lan-jarduna eta mintegian esku hartuko dutenen aurkezpena
  • 9:40-10:10: Kontsumoa gutxiagotutako hizkuntzen indarberritzearen ikuspegitik. Ikuspegi orokorra
    Aurkezlea: Andres Iñigo
    Hizlaria: Erramun Baxok
  • 10:15-11:00: Kontsumoa soziolinguistikaren ikuspegitik
    Aurkezlea: Andres Iñigo
    10:15-10:30: Euskal Autonomia Erkidegoa. Hizlaria: Patxi Juaristi
    10:30-10:45: Nafarroa. Hizlaria: Sagrario Aleman
    10:45-11:00: Iparraldea. Hizlaria: Jean-Baptiste Coyos
    10:45-11:00: Elkarrizketa
  • 11:30-12:00: 123/2008 Dekretuaren zertarakoa, aldekoak eta kontrakoak
    Aurkezlea: Manuel Ruiz Urrestarazu
    Hizlaria: Erramun Osa
  • 12:00-12:30: Hedabideen aurrean agerraldia
  • 12:30-13:00: 123/2008 Dekretuaren nondik norakoak ikuspegi juridikotik
    Aurkezlea: Manuel Ruiz Urrestarazu
    Hizlaria: Andres Urrutia
  • 13:00-13:30: Elkarrizketa

ARRATSALDEKO SAIOA

  • 16:00-16:40: Kataluniako esperientzia
    Aurkezlea: Santiago Larrazabal
    Hizlaria: Jordi Anguera i Camós (Director Agència Catalana del Consum)
  • 16:40-17:00: Elkarrizketa
  • 17:00-17:05: 123/2008 Dekretuari buruz eta eremu pribatuan euskara indarberritzeari buruzko iritzi-sorta
    Aurkezlea: Jose Luis Lizundia

  • 17:05-17:15: Gainazal handiak. Hizlaria: Leire Barañano Orbe (Eroskiko Idazkari Nagusia)
  • 17:15-17:25: Finantza Erakundeak. Hizlaria: Mikel Irizar Intxausti (Kutxako Kultura, Gizataldeak eta Lankidetzak sailaren arduraduna)

  • 17:25-17:35: Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea. Hizlaria: Jon Aldaiturriaga (Zuzendari Kudeatzailea)
  • 17:35-17:45: Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera. Hizlaria: Kepa Jugo (Ekonomialaria)
  • 17:45-17:55: Kontsumitzaileen Euskadiko Federazioa. Hizlaria: Ainhoa Mendiola (Elkargoaren Gabinete Juridikoa)
  • 17:55-18:30: Elkarrizketa
  • 18:30-18:40: Ondorioak eta saioaren bukaera. Hizlariak: Andres Urrutia, Andres Iñigo eta Erramun Osa.


Utzi iruzkina: