Proposamenak egin

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-11-04 15:49

Datorren otsailean Klusterrekoek V. soziolinguistika jardunaldia egingo dute. Horren aurretik, proposamenak egiteko aukera ireki dute. Hona hemen euren webguneak dakarrena: Urtero otsaila inguruan antolatzen ditugu Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak eta orain 2012ko V. ediziorako gaien inguruan ari gara hausnartzen. Aurtengoan zuri ere eman nahi dizugu Jardunaldietarako gai eta hizlariak proposatzeko. Aurreko urteetan hainbat gai jorratu dugu: soziolinguistikaren dibulgazioa, gazteak, ezagutzatik erabilerarako jauzia, erabilera datuak, jarrerak, teknologia berriak.....


Barikuan Soziolinguistika jardunaldia izan zen Donostin. Eta han izan nintzen hizlari. Mahai-inguru baten. Jardunaldien kronika dakart oraingoan, Benito Fizi lapurtuta. Egia esateko, berak nik baino hobeto esan ditu esan beharrekoak. IV. Soziolinguistika jardunaldian izan nintzen atzo. Ez da lehenengo aldia Klusterraren ekitaldi honetan partaide naizena, oraingoan pulpituan ere eduki dut txokotxoa berriz. Soziolinguistikaren dibulgazioa, zabalkundea, prestakuntza eta halakoen inguruan ardaztu da aurtengo ekitaldia, eta edukietan ez ezik, formatuetan ere berrikuntza batzuk probatu ...


Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute gogorik? Ba al dakite? Plangintzetan aldaketak eragin nahi ditugunean, ba al dakigu non jarri ...


Oraindik apirilean gaude, baina uda geroz eta hurbilago dago. Horren ondorioz, udako ikastaroen berri heltzen ari da handik eta hemendik. Eta hona hemen, Soziolinguistika Klusterrak antolatu duena, EHUrekin batera: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?EGITARAUA (pdf) EKAINAK 22 9:00etan Dokumentazio banaketa 9:15etan "Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean"   Aitor Zub...


Jardunaldia otsailaren 20an izango da Donostiako Miramonen.Egitaraua:EGUNERAKETA: Jardunaldiaren materialak hemen.


Arrasateko AED euskara elkarteak jardunaldiak antolatu ditu bere 25. urtemugaren karietara. Bide batez, zorionak AEDkoei emaniko sariagatik.Abenduaren 19an GARAIA Berrikuntza gunean EGITARAUA:Goizeko 9etan harrera.Ondoren:    - Carme Junyent      Kataluniako "Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades"ko Lehendakaria     "La nova diversitat, una oportunitat per les llengües minoritzadas"     (Aniztasun verria, hizkuntza gutxituendako aukera berria)    - Tomas Wicherkierwicz   &n...


Euskaltzaindiak pasa den astean egin zuen hizkuntza eskubideen gaineko jardunaldia eta aste honetarako dagoeneko ponentzia guztiak sarean daude ikusgai.Ponentzia guztiak.


Azaroaren 21ean, ostiralean, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira. Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da. Arrats...


Azaroaren 5ean Mondragon korporazioaren euskara planen mintegia egingo da, Arantzazuko Ganadiaga topagunean.Lantalan-en ikusia.Egitaraua 14:30 Harrera: material banaketa 15:00 Aurkezpena, agurra 15:10 MONDRAGON eta euskara. Lorpen nagusiak eta erronka berriak 15:25 Hitzaldia. Euskara nola saldu lantokian Iñigo Fernandez Ostolaza (Publis publizitate agentziako exekutiboa) 16:10 Atsedenaldia. Kafea. 16:45 Tailerrak: a) Norberaren hizkuntza portaerak aldatzeko gakoak. (EMUN) b) Nazioartekotzea eta hizkuntza kudeaketa. Amado Alarcón Unive...


Sustatun ikusia.Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako, munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko aditu entzutetsue...


Soziolinguistika Klusterrak bere lehen jardunaldia antolatu du otsailaren 29rako. EGITARAUA:9:00-9:15 Harrera eta material banaketa9:15 -9:30 Ongi etorria9:30-10:00 Soziolinguistika Klusterra 2007: Proiektuen gainbegirada10:00-11:15 Xavier Vila: Potencialidades y límites de la promoción de la lengua en el sistema educativo: lecciones (¿extrapolables?) a partir del caso catalán (gaztelaniaz)11:15-11:30 Hamaiketakoa11:30-12:45 Hitzaldiak aukeran Malores Etxeberria eta Alex Mungia Hizkuntza jokabideak eta transmisioa Buruntzaldean:nola heltzen diogu gaiari? (BURUNTZALDEA, koordinat...


Datorren maiatzaren 10ean euskara.dat:hedabideak izeneko jardunaldiak egingo dira Zarautzen. Beraien helburua euskarazko hedabideen kontsumo apalaren arrazoietan sakontzea izango da: zein faktorek eragiten dute kontsumoan? Zer gertatzen da euskarazko merkatuarekin? Zer da hedabideek egin behar dutena horren aurrean? Eta administrazioek? Hauxe izango da programa: 9:30:     Aurkezpena 10:00:    Euskara eta hedabideak Zarautzen, 2006. Emaitza nagusiak. Iñaki Iurrebaso. Ikerketaren Zuzendaria 11:30:   Hamaiketakoa 12:00:   Mahai ingurua: HEDABIDEE...


Aste honetan "Teknologia berrien bidez balioa sortzen" deituriko jardunaldi batean izan nintzen Miramonen. Hizlari ezberdinak izan genituen, beuden aurkezpenetan teknologiaren arlo ezberdinak jorratu zituzten, kasu praktikoetan aplikatutako soluzio teknologiko ezberdinak erakutsi, eta hauetatik ateratako ondoriok azaldu eta zenbait gomendio eman zizkiguten. Azaldutako kasuetan teknologia berriak zekartzan onurak begi bistakoak ziren. Bainan gakoa ondorengo galderari erantzutean zegoen: zeintzuk dira eta nola aplikatu behar dira kasu bakoitzean teknologia berriak onura h...


Azken iruzkinak