III Euskal soziolinguistika jardunaldia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-02-02 18:03


Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

  • Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute gogorik? Ba al dakite?
  • Plangintzetan aldaketak eragin nahi ditugunean, ba al dakigu non jarri gure ahaleginak? Ezagutza-mailako aurrerapenek, zein kasutan dakartzate erabilera-mailako aldaketak?
  • Zerk bereizten ditu Nafarroako, Iparraldeko eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hizkuntza-jarrerak?

EGITARAUA

 

8:45

 

 

DOKUMENTAZIO-BANAKETA

 

9:00

HARRERA- EKITALDIA

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Donostia Kultxa, Soziolinguistika Klusterra

 

9:30 – 10:45

MAHAI-INGURUA

Euskararekiko jarreretatik erabilerara

Erramun Baxok, Hizkuntzalaria, Euskararen Erakunde Publikoan aholkularia

Iñaki Martinez de Luna, Euskal Herriko Unibertsitatea

Pablo Sotés, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Koordinatzaile: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra

 

10:45 – 11:15

 

 

ATSEDENA

 

 

11:15-12:15

TAILERRRAK

Hizkuntza-ohituren aldaketak: gako teorikoetatik egoera errealetara

Pello Jauregi, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra

Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan

Jaime Altuna, Urtxintxa eskola

Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterra

 

 

12:15 – 13:00

 

HAUSNARTU – II. Euskal Soziolinguistika Sariak - SARI-BANAKETA

Dabid Anaut: Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo [Lehen lan sarituaren aurkezpena]

 

13:00 -15:00

 

 

BAZKARIA

 

 

15:00-15:45

HITZALDIA

Erdaldunen euskararekiko aurreiritzi eta jarreren inguruko hainbat datu

Esti Amorrortu, Deustuko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza-Ondarearen UNESCO Katedra

Koordinatzaile: Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterra

 

15:45 – 17:15

HITZALDIA ETA ELKARRIZKETA

Hizkuntza-aurreiritziak, jarrerak, eta jokaerak

Juan Carlos Moreno Cabrera, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Elkarrizketatzaile: Onintza Irureta

 

17:15 – 17:30

 

 

ONDORIOEN AURKEZPENA ETA AMAIERA

 

 

 

IZEN-EMATE ORRIA ETA EPEA

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA


Utzi iruzkina: