Teknologia berrien onurak ?

txipi 1456153337547 Teknologia Emozioen Eskura | 2006-06-25 22:33
1

Aste honetan "Teknologia berrien bidez balioa sortzen" deituriko jardunaldi batean izan nintzen Miramonen. Hizlari ezberdinak izan genituen, beuden aurkezpenetan teknologiaren arlo ezberdinak jorratu zituzten, kasu praktikoetan aplikatutako soluzio teknologiko ezberdinak erakutsi, eta hauetatik ateratako ondoriok azaldu eta zenbait gomendio eman zizkiguten. Azaldutako kasuetan teknologia berriak zekartzan onurak begi bistakoak ziren.

Bainan gakoa ondorengo galderari erantzutean zegoen: zeintzuk dira eta nola aplikatu behar dira kasu bakoitzean teknologia berriak onura hori lortzeko?

Ez dago erantzun bakarra, kasu bakoitzak berezitasun ezberdinak ditu, bainan garrantzitsuena edukian dago eta ez hainbeste forman. Hau da, hobetu edo eraldatu behar diren prozesuak ondo zehaztea da funtsezkoena, eta gero gauzatzeko orduan, soluzio teknologiko ezberdinak aplikatu ahal izango dira.

Beraz lehenengo "zer egitea" ondo finkatu beharra dago eta gero ondoren "nola egitea" planteatuko da, aukera teknologiko ezberdinak erabili daitekelarik.

Hortaz ondorioztatu dezakegu, teknologia berriak, eta orokorrean teknologiak, helburu jakinak lortzeko gailuak besterik ez direla, eta helburuen identifikazio eta zehaztapenean dagoela gakoa!!

josu

josu 2006-06-27 08:47 #1

Kaixo txipi,

pozten naiz gure artean teknologiari buruz hitzegingo duen beste bat izatea.
diozunari buruz, erabat ados. askotan teknologia aurrerapenaren sinonimotzat hartu eta edozein modutan ezarri nahi izaten dugu. ez gara oso urrun joan beharrik. enpresa dexentetan aurkitu dezakegu ia edozer gauza egiteko gai diren teknologiak eta gaitasun honen %10a erabiltzeko ere lanak dauzkagu. Hor dauzkagu ERP-ak adibide gisa. bere ezarpenean urtebete igaro ondoren izugarrizko informazio pilarekin aurkitzen gara, eta ez gara informazio honen zati txiki bat besterik erabiltzeko gai. arazoa? zuk ondo esan duzun moduan, helburuetan dagoelaren ustekoa naiz ni ere. teknologia bitartekari huts bat besterik ez dela ahazten zaigu askotan. hori bai, "600.000 euro inbertitu ditut ERP batean eta inor baino aurreratuagoa naiz"
Dena dela, ez da batere erraza helburuak ondo zehaztu eta teknologia egokiena aukeratzea. eskaintza izugarria da eta askotan, antzeko prezioan, hortaz gain beste hau ere egiten duen teknologia erosteko joera daukagu. hemen gauzak izugarri konplikatzen dira, eta zerbait baldin badakigu gaur egunean zera da, are eta erabilterrazagoa izan, arrakastarako probabilitate gehiago. Beste behin ere, 6. printzipioa datorkit burura...

Ondo izan,

Utzi iruzkina: