Teknologia Emozioen Eskura

<font color=#CC00CC>Iritzi+Espresio</font><font color=#009900> Libreak ;-)</font>

'Marqueze Telecom' Interneteko enpresak, 10 urteko esperientzia dauka sareko pertsonen arteko harreman birtualak jorratzen, eta piropoak edo loreak botzeko orduan irudimena eta ausardia behar direla diote, benetako amodio-poeta baten gisa azaltzeko. (iturburua: http://iblnews.com/story.php?id=16983) Piropo arrakastatsuenak Bere webgunean txatean ligatzen dabiltzanak, "zure etxean ala nerean" moduko maitasun mezu zuzen eta ezagunak erabili ordez, erromantizismoz beteriko loreak darabilte. Ondorengo piropoak bertan egindako inkesta batean bozkatuenak izan di...


Ez da nere intentzioa bata bestearen aurrean kontrajartzea, biak alderatzea, baizik eta Teknologia Pertsonen eskura edo zerbitzura dagoela azaltzea, behintzat hala uste du 'Rudolph Giuliani' Nueva York-eko alkate ohiak, 'Berrikuntza eta lidergoa'-ri buruz Valentzian izandako 'Campus Party 2006'-an eman berri duen hitzaldi batean (jatorrizko artikulua Gaztelaniaz dago). Rudolph-ek esan zuen bezela, Teknologia gizartea hobetzeko tresneria egokia da, bainan Pertsonen zerbitzura egon behar duela argi izanik. Talde-lanaz ere aritu zen, eta adierazi zuen garrantzitsua dela, liderr...


Ikerketari eutsiko diot aldi honetan, konkretuki biologia eta jokabide sozialen inguruan egindako esperimentu baten berri ematera nator.  'Los ojos provocan est√≠mulos biol√≥gicos y e influyen en la conducta' izenburua duen artikulua dut mintzagai (http://iblnews.com/story.php?id=15151). Artikulu zientifiko hau esatera dator, nolabait gure portaera edo jokaera desberdina dela, begi batzuen aurrean gaudenean, edo beste modu batean esanda, begirada baten harretapean gaudela konturatzen garenean. Hau ondorioztatzeko, esperimentu bat egin zuten, hotel baten atariko izkin batean, leku ez...


Jaietako gaupasa bukatzen ari zenean... Han zegoen neska xarmangarri eta alaitsu hura tabernako barraren bestaldean. Haren irribarre bakoitzak atsegina sortarazten zuen nire barrualdean :-) Halako batean bistaz galdu eta bere hutsunea faltan sumatu nuen, baina beranduxeago tabernako irteeran zegoen beste barran ikusteak berehala lasaitu ninduen. Nire koadrilako laguna eta biak gau luzearen zama generaman gainean, eta nekaldia sumatzen genuen gure oinetan. Baina honelako batean, tabernako disc-jockeyak San Martzialeko martxa jarri zuen eta ezin izan genion dantzatzeari uko egin. Hau bukatuta...


Aste honetan "Teknologia berrien bidez balioa sortzen" deituriko jardunaldi batean izan nintzen Miramonen. Hizlari ezberdinak izan genituen, beuden aurkezpenetan teknologiaren arlo ezberdinak jorratu zituzten, kasu praktikoetan aplikatutako soluzio teknologiko ezberdinak erakutsi, eta hauetatik ateratako ondoriok azaldu eta zenbait gomendio eman zizkiguten. Azaldutako kasuetan teknologia berriak zekartzan onurak begi bistakoak ziren. Bainan gakoa ondorengo galderari erantzutean zegoen: zeintzuk dira eta nola aplikatu behar dira kasu bakoitzean teknologia berriak onura h...


Nere estrenaldia den honetan, nere burua aurkezteko soilik esan Txingudikoa nauzuela, informatika eta teknologia berrien inguruan ikasgai dexente barneratu ditudala, eta momentuan etapa ekintzaile batean nabilela. Hortaz, blogesfera hontako beste kideekin esperientziak eta iritziak elkarbanatu nahi ditut, zuzenki, kritikoki, erreflexiboki, eszeptizismoz, humoretsu, ..., emozioak gidatutako espresio librean ;-) Ahh! "txipi" naiz :-)