Kategoria: berrikuntza
“Euskararen bidea Agurainen” liburua irakurtzen ari nintzen. Eta Agurainen ikastola sortu eta eratzeari buruzko artikulua azpimarratu nuen gorriz ia alderik alde. Eta aspalditxotik pentsatzen ari nintzen zerbaitekin egin zuen topo. Oztopoz beteriko ibilbidea izan zuen Aguraingo ikastolak eta horiek gainditzeko, bi bide erabili zituzten: berrikuntza pedagogikoa (barnetegiak eta egonaldiak Zerain eta beste herri euskaldun batzuetan, irteerak, jolasak, kale ekimenak, …) eta guraso, irakasle eta herritarren arteko elkarlan sendoa. Egun beretsuetan irakurri nituen Txatxilipur...
Atzo Innobasque-ren aurkezpena izan zen Euskaldunan. Albistegian ikusi nuen eta atentzioa eman zidan, ikaragarri, eszenifikazioak (beheko argazkia eitb24tik hartu dut).Argazki hori innobazioa edo berrikuntza hitzekin lotzea zail xamarra egiten zait niri, zer nahi duzue esatea.
Interesgarria Eneko Astigarragak Argian argitaratutako artikulua. Berrikuntza herritar xumeengan ere izan daitekela dio puntu baten."Herritar kreatiboak, sortzaileak Hau da, azken joerak argi utzi duten bezala, berrikuntza prozesua Clay Christensen, Michael Porter edo Drucker guruek sortu zituzten ereduetatik harago doa, Zentro Teknologiko, Unibertsitate laborategi edo erakunde eta enpresen ikerkuntza eta garapen sailetatik harago, erabiltzaile, bezero eta, seguruenez, herritarrenganaino luzatuz." "Seguruenez" baino, seguru ere esango nuke nik...Edozein pertsonak duen ahalmen berritzailea...
Ez da nere intentzioa bata bestearen aurrean kontrajartzea, biak alderatzea, baizik eta Teknologia Pertsonen eskura edo zerbitzura dagoela azaltzea, behintzat hala uste du 'Rudolph Giuliani' Nueva York-eko alkate ohiak, 'Berrikuntza eta lidergoa'-ri buruz Valentzian izandako 'Campus Party 2006'-an eman berri duen hitzaldi batean (jatorrizko artikulua Gaztelaniaz dago). Rudolph-ek esan zuen bezela, Teknologia gizartea hobetzeko tresneria egokia da, bainan Pertsonen zerbitzura egon behar duela argi izanik. Talde-lanaz ere aritu zen, eta adierazi zuen garrantzitsua dela, liderr...
Joan zen astean berrikuntzari buruz hitzegitea tokatu zitzaidan hainbat ikastetxeren aurrean eta aukera honek gai hontaz dauzkaten ideia eta iritziak nolabait organizatzera behartu ninduen. Azkenaldian, gure salbatzaile bakar moduan ageri da berrikuntza. Berritu ala hil, teknologia ala hil...nonahi entzun genitzazken esaldiak. Baina, ez dakit ba nik mezua egokiena den...batez ere, berrikuntza hitza hainbat forotan erabili ohi den esanahiarekin behintzat... Badirudi berrikuntzarako baliabideak eta denbora konkretu bat gorde beharra daukagula. Berrikuntzarako taldeak sortu eta... eutsi horri!...
Jackson West idazlearen The New Office Space artikuluaren arabera, Kafeak dira gaur egungo garaje berriak San Francisco eta Silicon Valley inguruan. Hau da berrikuntza, enpresa berriak, proiektu berriak, ... sortzeko leku aproposenak. Eta hainbat kafe famatu aipatzen ditu: Ritual Coffee Roasters www.ritualroasters.com Caffe Trieste www.caffetrieste.com Reverie Coffee Cafe Coffee to the People www.coffeetothepeople.com bere Peace, Love, and Coffee blogarekin. Interesgarria kafezale eta berrizaleentzat. Quetzal Internet Cafe http://coffeeandcocoa.com/ Thinkers Cafe Zig Z...