Berrikuntza + komunitategintza
“Euskararen bidea Agurainen” liburua irakurtzen ari nintzen. Eta Agurainen ikastola sortu eta eratzeari buruzko artikulua azpimarratu nuen gorriz ia alderik alde. Eta aspalditxotik pentsatzen ari nintzen zerbaitekin egin zuen topo.
Oztopoz beteriko ibilbidea izan zuen Aguraingo ikastolak eta horiek gainditzeko, bi bide erabili zituzten: berrikuntza pedagogikoa (barnetegiak eta egonaldiak Zerain eta beste herri euskaldun batzuetan, irteerak, jolasak, kale ekimenak, …) eta guraso, irakasle eta herritarren arteko elkarlan sendoa.
Egun beretsuetan irakurri nituen Txatxilipurdi elkarteak ludoteketan egiten dituztenak Argian. Eta horrek ere berresten du pentsatzen ari nintzena: bi tresna horien erabileran (berrikuntza eta komunitategintza) datzala gure etorkizuna komunitate modura.
Iruzkinak
Joxean Amundarain 2015-10-05 11:17 #1
<p>Erabat ados, Txerra. Baina horiekin batera diskurtso sendo eta landu bat behar dugu, besteak beste horrelako kontu (niretzat) harrigarriak ez gertatzeko https://twitter.com/Irabazidonostia/status/649360233492533248</p>
Utzi iruzkina: