Kategoria: komunitategintza
“Euskararen bidea Agurainen” liburua irakurtzen ari nintzen. Eta Agurainen ikastola sortu eta eratzeari buruzko artikulua azpimarratu nuen gorriz ia alderik alde. Eta aspalditxotik pentsatzen ari nintzen zerbaitekin egin zuen topo. Oztopoz beteriko ibilbidea izan zuen Aguraingo ikastolak eta horiek gainditzeko, bi bide erabili zituzten: berrikuntza pedagogikoa (barnetegiak eta egonaldiak Zerain eta beste herri euskaldun batzuetan, irteerak, jolasak, kale ekimenak, …) eta guraso, irakasle eta herritarren arteko elkarlan sendoa. Egun beretsuetan irakurri nituen Txatxilipur...