Berrikuntza herritar xumeengan ere ba al dago ba?

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-09-30 22:28
1

Interesgarria Eneko Astigarragak Argian argitaratutako artikulua. Berrikuntza herritar xumeengan ere izan daitekela dio puntu baten.

"Herritar kreatiboak, sortzaileak

Hau da, azken joerak argi utzi duten bezala, berrikuntza prozesua Clay Christensen, Michael Porter edo Drucker guruek sortu zituzten ereduetatik harago doa, Zentro Teknologiko, Unibertsitate laborategi edo erakunde eta enpresen ikerkuntza eta garapen sailetatik harago, erabiltzaile, bezero eta, seguruenez, herritarrenganaino luzatuz."

"Seguruenez" baino, seguru ere esango nuke nik...

Edozein pertsonak duen ahalmen berritzailean sinisten duten pertsonak zoriondu beharrean aurkitzen naiz eta halaxe adierazi diot Enekori.

Noizbait ibili izan naiz hau adierazi nahian...(hemen eta beste hemen ere). Ea noizbait gehienok hori ulertzeko gai garen, baita hauek ere.  (Iniziatiba itzela izango litzateke "Nori zuzenduta"-ko mugak izango ez balitu, batez ere azpiko muga hori...Norbaitek azalduko al lidake muga horren zergaitia?)

Eneko

Eneko 2006-10-01 20:11 #1

Eskerrik asko Josu.

idaztea praktikara eramatea baino zatia errazagoa da. Baina beno, zerbait bada.

Guztiz ados zurekin, eta nonbait irakurri dizudan moduan hezkuntzak izugarrizko eragina du, nola ez.

Bizkaiko ekimen hori jarraitzen dut (albistegiaren rss-a oso santua ez izan arren), baina gu "mugetatik kanpo" geratzen gara, administrazioaren kontuak diot nik...

mila esker

Utzi iruzkina: