Kategoria: zientzia
Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga. Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...
Zaila da fededuna izatea gaur egun, inoiz baino zailagoa. Munduan erlijo ugari dagoen arren, gu kristautasunean jaio gara. Ondoen ezagutzen dudan erlijioa izanda erlijio katolikoa izango dut gaur hizpide. Gizartea aurrera doan heinean, erlijiotasuna atzera joan ohi da. Hori nabarmen geratzen da erlijio katolikoarekin, herrialde aurreratuenetan, hau da, mendebaldeko gizartean, gero eta fededun gutxiago dago. Islamarekin ez da gauza bera gertatzen, ordea. Islam erlijioa herrialde erdi garatuetan egonda, haien gobernuek eta gizartearen ezaugarriek ahalbidetzen dute islamar...
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Nulla eu mollis tortor, a porttitor ante. Nulla odio mi, mattis sed sem sed, congue efficitur felis. In nec nunc mollis, blandit arcu eu, pretium tortor. Aenean ex magna, congue eget urna ac, venenatis iaculis lorem. Vivamus sollicitudin libero non bibendum tincidunt. Sed eu lacus sed dui vehicula aliquam eu eget odio. Sed ultrices eu ex id efficitur. Ut eu posuere urna, in vehicula massa. Suspendisse nec diam sed augue facilisis ullamcorper. Aenean turpis nisi, posuere et nisi in, ornare hendrerit quam. Nullam ut suscipit lacus. D...
Aspalditxo Sustatun ezer idatzi barik... eta hau argitaratu dut gaur: Aurten ere banatu ditu Improbable Research Institutek IgNobel Sariak, lehendabizi barre eragin eta gero pentsarazten dizuten zientzia sari sonatuak. Medikuntza: Opera entzutearen eragina aztertzeagatik, baldin eta ebakuntza bat egin badizute eta sagua bazara, Masateru Uchiyama, Xiangyuan Jin, Qi Zhang, Toshihito Hirai, Atsushi Amano eta Hisashi Bashuda Masanoriy Niimi-ri. «Auditory stimulation of opera music induced prolongation of murine cardiac allograft survival and maintained generati...
ZIENTZIA - ERREPASORAKO ARIKETAKTxanelako 1go unitatea lantzen ari gara eta eskuartean Zientziaren definizioarekin topo egin dugu.Errepasorako bi ariketa proposatzen dizkizugu: batean, test moduko galdeketa bat duzu; bigarrenean, zientzia desberdinaz beteriko hizki zopa.Nola moldatuko ote zara? Ikasi baduzu, ongi. Animo eta saiatu! Jose Luis Etxezarreta Garin
Brooklyn Space Program, New York-en bizi diren lagun batzuk dira. Oso zientziazaleak direnez, bere kabuz, espazio-ontzi bat eraikitzea erabaki zuten. Zortzi hilabete frogak egiten pasa eta gero 2010eko abustuan lortu zuten. Puxika meteorologiko bat hartu zuten, hasteko, eta bideo-kamera bat eta eskuko bat lotu zuten. Tramankulu honek 160 km/o abiadurak eta -70ºC tenperaturak jasan behar izan zituen, eta 19 kilometroko altueraino heldu zen. Eberest mendiaren altuera bikoiztu zuen. Asmakizun honen itzulpena puxika lehertuz lortu zuten. Puxika lehertu ondoren, jauzgailu bat ireki zen, et...
Hala da, bai: zeure gorputza osatzen duen atomo bakoitza izar baten eztandaren ondoren -supernoba baten ondoren- da sortua. Are gehiago, seguru aski zure ezker eskuko atomoak eta eskuinekoak, esaterako, izar desberdinetan sortu ziren. Pentsa dezakezu -eta egia litzateke- zu zeu jaio zintezen izar bat hil zela. Nork esan du zientzian ez dagoela poesiarik?
Duela egun gutxi aurkeztu zen ikerketa baten emaitza edo ondorioen gaineko kontuekin nator oraingoan. Ikerketan gure lankidea den Andoni Eizagirrek parte hartu du. Zientzia eta teknologiarekiko dugun iritzia da ikerketaren bitartez aztertu nahi izan den dimentsio nagusiena. Bestalde, ETBko Teknopolis telebista saioan, Andoniri elkarrizketa egin zioten ikerketaren inguruan. Elkarrizketa hori da hain zuzen hona ekarri dudana, edonorrekin konpartitzeko.
Gobernu hegokorearraren agentzia ofizialen hainbat webgune erasotuak izan dira gaur, haien artean lehendakaritza bulegoarena, eta zenbait enpresa pribatuena. Eraso batzuk eten badira ere Nazio Batzarrarena, Nazio Defentsa Ministeriokoa, Shinhan Bankuarena eta Koreako Truke Bankuaren webguneak oraindik erasoa jasaten ari dira. Eraso hauek astearte arratsaldean hasi ziren, eta 25 webgune izan dituzte helburu, horietatik 11 barnekoak. Erasoak Zerbitzu Ukapenenkoak izan dira (DDoS ingeleraz), eta arratsaldeko 6retan hasi ziren (ordu lokala), baina 10etan normaltasuna berreskuratu...
Hego Koreako gobernuak Koreako Herri Errepublika Demokratikoak jaurtitako suziriak satelite baten ibilbidea jarraitu zuela ofizialki baieztatu du leheneno aldiz. "KHEDek jaurtitako suziriak satelite baten ibilbidea jarraitu zuen eta ondoren bere bi ataletan banatu zen Ozeano Barera erori baino lehen", esan zuen Defentsa ministro hegokorearrak, Lee Sang-hee, jaurtiketa misil edo satelite bat al zen galdetu zitzaionean. Hau da gobernu hegokorearreko goi funtzionario batek horrelako deklarazio bat egiten duen lehen aldia. Bere hitzak KHEDek jaurtita...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak gaur jaurti du "Kwangmyongsong-2" komunikabide satelitea goizeko 11:30etan (ordu lokala). Satelitea Musudan-ritik jaurti da. Hego Koreako adituek esandakoaren arabera, antza denez KHEDek jaurtitako suziria satelite bat garraiatzen du. Errusiako Interfax berri agentziak ere satelite bat garraitzen duela jakinarazi du, Errusiar Aire Defentsaren radarrak ikusitakoaren arabera. Japoniak eta Estatu Batuek ere jaurtiketa baieztatu dute. Japoniako gobernuak satelitea erasotu ez duela zabaldu du. Suziriak bi bultzada izan ditu Japoniako eki eta ...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoko zerbitzuak jakinarazi dutenez, haize bolada indartsuak daude bere iparekialdeko itsasertzean, satelitea jaurti behar duten inguruan. Estatuaren irratiaren informazioa KHEDek jaurtiketa "laister" gertatu behar zela jakinarazi eta bi ordu geroago zabaldu da. "Ekialdeko Itsasoaren ipar eta erdi zonaldeetan haize nahiko indartsuak daude, 8 eta 12 metro segundu bitarteko abiadurakoak, eta 1,5 eta 2 metro bitarteko olatuak", zioen informazioak, itsasontzi txikiei ere kontuz ibiltzeko eskatu diena. Abisua arratseldeko 3retan (ordu lokala) errep...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak Mig-23 guda hegazkin talde bat zabaldu du laister jaurti behar duen satelitea babesteko, Yonhap berri agentzia hegokorearrak jakinarazi duenez. Hegazkin kopurua ez da adierazi, baina KHEDek "kupidarik gabe erasotuko" dutela esan zuen, norbait jaurtiketa galarazten saiatzen bada. Piongiangek komunikabide satelite bat jaurtitzeko asmoa du apirilaren 4tik 8ra, baina Estatu Batuek, Japoniak eta Hego Koreak misil bat dela diote. Horregatik, eta nahiz eta satelitea ez dutela erasotuko esan, herri hauek hainbat itsas destruktore zabaldu dituzte, ...
Aztertu programaren barruan gure ikasleak Bakiora joan dira hondartza eta itsasoa aztertzera. Adierazi behar zuten kosta inguruaren ezaugarriak, baita bertara iristen diren bi korronte nagusien ezaugarriak ere. azterkosta
Komunikabide Satelite Esperimentala jaurtitzeko prestakuntzak
Gaur bertan Espazio Teknologiaren Korear Batzordeko kide batek zabaldu duenez, Ipar Koreak Komunikabide Satelite Esperimental bat jaurtitzeko pretsakuntzan ari da. KHEDak 1980tik ikerketa eta garapen lanetan aritu da bere lanaz satelite bat espazioratzeko asmoz, beti helburu baketsuekin. Ipar Koreako zientifikoek lorpen handia lortu zuten 1998ko Abuztuan Kwangmyongsong-1 izeneko satelite esperimentala leheneko aldiz orbitan jarri zutenean. Azkenengo hamarkadan gogor borrokatu du KHEDak bere espazio teknologiaren maila handitzeko. Koreak garrantzi han...
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak teknologia espaziala helburu baketsuekin garatzeko eskubidea dauka, eta horretarako beharrezko erakundeak sortu ditu. Hala adierazi zuen atzo behintzat Rodong Sinmun egunkariak. “KHEDek, nazioarteko beste kideak bezala, espazioan aurrerapenak lortzeko aukera dauka, eta ukaezinezko eskubidea da espazioaren inguruko garapen zientifikoan parte hartzea”, azaldu zuen egunkariak. Iranek duela gutxi espazioratu berri duen satelitea azpimarratu zuen, botere nazionalaz gain espazioaren erabilera eta garapenean monopolioak lekurik ez dutela erakutsiz. ...
Gerran ari dira, borroka eternalean esan genezake modu poetikoagoan baina ez da hainbesterako; eternitatea baino askoz gutxiago da: milaka milioi urte baino ez daramatzate gerran bata bestearen inguruan. Ehun milioi urte bakoitzeko elkartu egiten dira eta batailan elkarri zartako ederrak ematen dizkiote zauri erraldoiak eraginez. M81-ek besoak sendotu ditu baina M82-ren barnean gas hodei ikaragarriak garretan daude, X izpi iturriak sortzeraino bero. Ehun milioi urte bakoitzeko bataila bat, beste bataila bat, harik eta zenbait mila milioi urte barru bien arteko materiaz o...
Nagore Irazustabarrena Antikytherako mekanismoa Antzin Aroko objekturik sofistikatuena da: bere dial, hortz eta gurpilek hainbat buruhauste eman die historiagileei orain gutxi arte. K. a. I. mendeko brontzezko tramankulu handi hau duela ehun urte inguru topatu zuten itsas hondoan, Antikythera uharte greziarretik gertu (argazkian, berreskuratutako zatirik handiena). Batzuek egilea Arkimedes bera izan zela zioten bitartean, beste batzuek, Zizeronen testuetan oinarrituta, Posidonius filosofo estoikoa zuten aparailuaren egiletzat. Makinaren hainbat errekonstrukzio ere egin dituzte arrastoak a...
Nagore Irazustabarrena Egipto, 1869ko azaroaren 17a. Azkenean, hamar urte, sei hilabete eta 24 eguneko lanen ondoren, Suezko kanala zabaldu zuten. Lan ikaragarri hura langile egipziarrek burutu zuten, baina historia liburuetan Ferdinand de Lesseps aristokrata frantziarra ageri da kanalaren egile moduan, hura izan baitzen proiektuaren bultzatzaile nagusia. Inaugurazioaren ospakizunetara garaiko pertsonaia garrantzitsu andana hurbildu zen: Ekialde Hurbileko agintariak, Théophile Gautier, Emile Zola edo Henrik Ibsen bezalako idazleak eta errege familietako ordezkariak, Frantziako Eug...
Nagore Irazustabarrena Alexandria, K.o. 370. Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu eta preziatuaren alaba Hipatia jaio zen, erreferentzia batzuek jaiotza 355. urtean ipintzen badute ere. Emakumezkoei ukatu ohi zitzaien giro akademiko eta kultuan hezi zuen Teonek alaba. Historialari askoren esanetan, Hipatiak aita bera gainditu zuen matematika eta, bereziki, astronomia kontuetan. Tolomeo eta beste jakintsu batzuen lanak hobetu zituen, eta haren ekarpenak funtsezkoak izan ziren, 1.000 urte geroago, Galileoren lanean, eta hortaz astronomia modernoan. Baina ez zen arlo hor...
Dogma eta zientziaren arteko talka ez da atzoko kontua. Prestatuak al gaude kreazionismoarena bezalako erasoaldi baterako? Ez da hau ondoriorik gabeko eztabaida metafisikoa, jendarte eredu desberdinen arteko borroka baizik.Askotan mezu dogmatikoen soiltasunari diskurtso sakon eta korapilatsuak ala karikatura kontrajarri izan zaizkio. Ezinbestekoak ditugu ordea hau bezalako testuak ere: zientifikoa baina motz, argi eta atsegina dena.Eboluzioaren teoriaz. Ana Galarraga. Zientzia.netHoni buruzko beste testu bat, zabalagoa eta beraz luzeagoa baina egokia oso.Pseudozientziak II: Bibliako kreazio...