KHEDek satelitearen jaurtiketa "haize indartsuen" erruz atzeratu du

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-04-04 13:32

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko zerbitzuak jakinarazi dutenez, haize bolada indartsuak daude bere iparekialdeko itsasertzean, satelitea jaurti behar duten inguruan.

Estatuaren irratiaren informazioa KHEDek jaurtiketa "laister" gertatu behar zela jakinarazi eta bi ordu geroago zabaldu da.

"Ekialdeko Itsasoaren ipar eta erdi zonaldeetan haize nahiko indartsuak daude, 8 eta 12 metro segundu bitarteko abiadurakoak, eta 1,5 eta 2 metro bitarteko olatuak", zioen informazioak, itsasontzi txikiei ere kontuz ibiltzeko eskatu diena. Abisua arratseldeko 3retan (ordu lokala) errepikatu da.

Haize hauek pairatzen ari den zonaldea Musudan-ri jautiketa lekua hartzen du, Hwadaen, iparekialdeko Ipar Hamgyong probintzian.

Hego Koreako suzirietan adituen aburuz, jautiketa porrot egiteko faktore meteorologiko garrantzitsuena haize boladak eta olatu elektromagnetikoen maila airean dira, azken hauek suziriarekin komunikazioa eten baidezakete. 15 metro segunduko abiadura baino handiagoko haizeak jaurtiketa bertan behera uzteko nahikoak dira.

Seuleko agentzia meteorologikoek bihar egun hobeagoa espero dute KHEDek jaurtiketa egiteko, haize bolada ahulagoekin eta hodei gutxiagorekin. Haizearen abiadura Musudan-rin 4 eta 8 metro segunduko jaitsi liteke. Aurreikusitako hezetasuna %45 ekoa da, eta 13 gradu espero dira.


Utzi iruzkina: