Hego Koreak KHEDen suziriak satelite baten ibilbidea jarraitu zuela baieztatzen du
Hego Koreako gobernuak Koreako Herri Errepublika Demokratikoak jaurtitako suziriak satelite baten ibilbidea jarraitu zuela ofizialki baieztatu du leheneno aldiz.
"KHEDek jaurtitako suziriak satelite baten ibilbidea jarraitu zuen eta ondoren bere bi ataletan banatu zen Ozeano Barera erori baino lehen", esan zuen Defentsa ministro hegokorearrak, Lee Sang-hee, jaurtiketa misil edo satelite bat al zen galdetu zitzaionean.
Hau da gobernu hegokorearreko goi funtzionario batek horrelako deklarazio bat egiten duen lehen aldia. Bere hitzak KHEDek jaurtitakoa satelite bat zelaren baieztapen ofizial bezala hartu ziren, izan ere funtzionario hegokorearrak zabaldu zutenez, suziriaren ibilbidea jaurtiketa satelite bat edo Taepodong-2 misil bat zen jakiteko erabilgarria da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: