KHEDek gaur jarri du satelitea orbitan
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak gaur jaurti du "Kwangmyongsong-2" komunikabide satelitea goizeko 11:30etan (ordu lokala). Satelitea Musudan-ritik jaurti da.
Hego Koreako adituek esandakoaren arabera, antza denez KHEDek jaurtitako suziria satelite bat garraiatzen du.
Errusiako Interfax berri agentziak ere satelite bat garraitzen duela jakinarazi du, Errusiar Aire Defentsaren radarrak ikusitakoaren arabera. Japoniak eta Estatu Batuek ere jaurtiketa baieztatu dute. Japoniako gobernuak satelitea erasotu ez duela zabaldu du.
Suziriak bi bultzada izan ditu Japoniako eki eta mendebalderuntz. Lehenengo bultzada Japoniatik 280 kilometro mendebalderuntz eman da 11:37etan eta bigarrena 1.270 kilometro ekialderuntz 11:43etan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: