2000 URTEKO ORDENAGAILUA
Nagore Irazustabarrena
Antikytherako mekanismoa Antzin Aroko objekturik sofistikatuena da: bere dial, hortz eta gurpilek hainbat buruhauste eman die historiagileei orain gutxi arte.
K. a. I. mendeko brontzezko tramankulu handi hau duela ehun urte inguru topatu zuten itsas hondoan, Antikythera uharte greziarretik gertu (argazkian, berreskuratutako zatirik handiena). Batzuek egilea Arkimedes bera izan zela zioten bitartean, beste batzuek, Zizeronen testuetan oinarrituta, Posidonius filosofo estoikoa zuten aparailuaren egiletzat. Makinaren hainbat errekonstrukzio ere egin dituzte arrastoak aurkitu zituztenetik, baina bere funtzionamenduaz erantzun zehatzik ez da lortu.
Aparailuak astroen mugimendua kalkulatzen zuela ondorioztatu dute berriki ikerleek, eta kalkuluak zehaztasun handiz egiten zituela diote gainera. Nola? Adituek erantzuna laister izango dutela jakinarazi dute, historiako lehen ordegailuaren lan egiteko modua ezagutuko dutela.
(Arrastoak, ARGIA, 2006-XI-12)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: