Komunikabide Satelite Esperimentala jaurtitzeko prestakuntzak

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-02-24 16:43

Gaur bertan Espazio Teknologiaren Korear Batzordeko kide batek zabaldu duenez, Ipar Koreak Komunikabide Satelite Esperimental bat jaurtitzeko pretsakuntzan ari da. KHEDak 1980tik ikerketa eta garapen lanetan aritu da bere lanaz satelite bat espazioratzeko asmoz, beti helburu baketsuekin. Ipar Koreako zientifikoek lorpen handia lortu zuten 1998ko Abuztuan Kwangmyongsong-1 izeneko satelite esperimentala leheneko aldiz orbitan jarri zutenean.

Azkenengo hamarkadan gogor borrokatu du KHEDak bere espazio teknologiaren maila handitzeko. Koreak garrantzi handia ematen dio sateliteei, izan ere beharrezkoak dira komunikabideak hobetzeko, egingo duen egurakdia ezagutzeko, etab., hau da, edozein herriren garapenerako ezinbestekoak.

Orain Ipar Hamgyong probintziako Hwadaen dagoen Tonghae Sateliteak Jaurtitzeko Plataforman lanean ari dira, Kwangmyongsong-2 komunikabide satelite esperimentala jaurtitzeko. Unha-2 motako suziria erabiliko da horretarako.


Utzi iruzkina: