Egonarria
Gerran
ari dira, borroka eternalean esan
genezake modu poetikoagoan baina ez da hainbesterako; eternitatea baino askoz
gutxiago da: milaka milioi urte baino ez daramatzate gerran bata bestearen
inguruan. Ehun milioi urte bakoitzeko elkartu egiten dira eta batailan elkarri
zartako ederrak ematen dizkiote zauri erraldoiak eraginez. M81-ek besoak
sendotu ditu baina M82-ren barnean gas hodei ikaragarriak garretan daude, X
izpi iturriak sortzeraino bero. Ehun milioi urte bakoitzeko bataila bat, beste
bataila bat, harik eta zenbait mila milioi urte barru bien arteko materiaz osatutako galaxia bakarra geratuko
den arte.
P.S.: Zalantzan ibili naiz testuaren azkenean ondokoa ipini ez ipini. Ezin izan dut erabaki eta azkenean idatzi osteko honetan uztea pentsatu:
"Ikasiko ote dugu zerbait ala jo ta ke irabazi arte-ka ibiliko gara gu ere in saecula saeculorum?."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: