Rodong Sinmun: “KHEDek espazioa helburu baketsuekin erabiltzeko eskubide osoa dauka”

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-02-09 18:31

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak teknologia espaziala helburu baketsuekin garatzeko eskubidea dauka, eta horretarako beharrezko erakundeak sortu ditu. Hala adierazi zuen atzo behintzat Rodong Sinmun egunkariak.

“KHEDek, nazioarteko beste kideak bezala, espazioan aurrerapenak lortzeko aukera dauka, eta ukaezinezko eskubidea da espazioaren inguruko garapen zientifikoan parte hartzea”, azaldu zuen egunkariak.

Iranek duela gutxi espazioratu berri duen satelitea azpimarratu zuen, botere nazionalaz gain espazioaren erabilera eta garapenean monopolioak lekurik ez dutela erakutsiz.

KHEDek satelite bat espazioratu zuen 1998ko Abuztuan. Estatu Batuek, ordea, misil bat zela esan zuten, TAEPODONG-1 izenekoa.


Utzi iruzkina: