Etxean eginda espazio-ontzi bat
Brooklyn Space Program, New York-en bizi diren lagun batzuk dira. Oso zientziazaleak direnez, bere kabuz, espazio-ontzi bat eraikitzea erabaki zuten. Zortzi hilabete frogak egiten pasa eta gero 2010eko abustuan lortu zuten.
Puxika meteorologiko bat hartu zuten, hasteko, eta bideo-kamera bat eta eskuko bat lotu zuten. Tramankulu honek 160 km/o abiadurak eta -70ºC tenperaturak jasan behar izan zituen, eta 19 kilometroko altueraino heldu zen. Eberest mendiaren
altuera bikoiztu zuen.
Asmakizun honen itzulpena puxika lehertuz lortu zuten. Puxika lehertu ondoren, jauzgailu bat ireki zen, eta erortzean, 240 km/o abiadurak
jasan behar izan zituen.
Eta nola egin zuten espazio-ontzi berrezkuratzeko? Ba eskukoak, Iphone batek, denbora guztia, GPS koordenatuak bidali zizkiotelako. Jaurtiketa lekutik 50 kilometrotara aurkitu zuten espazio-ontzia, zuhaitz baten gainean, ia-ia ukigabe.
Bideo-kamerak, 100 minutu grabatu zituen. Bideo-kamaren bateria oso zintzo izan zen, erori baino bi minutu aurretik bukatu zen, hotzagatik.
Nahi baduzue, talde honen webgunean sar zaitezkete: http://www.brooklynspaceprogram.org
Iruzkinak
Utzi iruzkina: