Hona hemen 2013ko IgNobel Sariak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-09-14 19:30

 

Aspalditxo Sustatun ezer idatzi barik... eta hau argitaratu dut gaur:

 

Aurten ere banatu ditu Improbable Research Institutek IgNobel Sariak, lehendabizi barre eragin eta gero pentsarazten dizuten zientzia sari sonatuak.

 

Medikuntza:

Opera entzutearen eragina aztertzeagatik, baldin eta ebakuntza bat egin badizute eta sagua bazara, Masateru Uchiyama, Xiangyuan Jin, Qi Zhang, Toshihito Hirai, Atsushi Amano eta Hisashi Bashuda Masanoriy Niimi-ri.
«Auditory stimulation of opera music induced prolongation of murine cardiac allograft survival and maintained generation of regulatory CD4+CD25+ cells».

 

Psikologia:

Mozkortuta daudela uste dutenak erakargarriak direla ere uste dutela enpirikoki frogatzeagatik, Laurent Bègue, Brad Bushman, Oulmann Zerhouni, Baptiste Subra eta Medhi Ourabah-i.
«Beauty Is in the Eye of the Beer Holder': People Who Think They Are Drunk Also Think They Are Attractive».

 

Biologia eta Astronomia:

Kakalardo sakratua -edo pilotagilea- galtzen denean Esne Bideari esker topatzen duela etxerako bidea aurkitzeagatik, Marie Dacke, Emily Baird, Marcus Byrne, Clarke Scholtz y Eric Warrant-i.
«Dung Beetles use The Milky Way for orientation».

Dung Beetles Use the Milky Way for Orientation
Dung Beetles Use the Milky Way for Orientation

 

Segurtasuna eta Injeniaritza:

Gustano Pizzo-ri, hegazkin bahitzaileak harrapatzeko sistema elektromekanikoa asmatzeagatik: sistemak tranpa ttiki batetik erorarazten du bahitzailea, paketatu, eta gero lurrerantz jaurtitzen du jauzkailu batekin. Lurrean polizia izango du zain, sistemak irratiz abisatu baitu.
«Anti hijacking system for aircraft».

 

Fisika:

Zenbait pertsona laku baten urazalaren gainetik korrika egiteko gai izango liratekeela aurkitzeagatik... baldin eta lakua eta pertsona horiek Ilargian egongo balira, Alberto Minetti, Yuri Ivanenko, Germana Cappellini, Nadia Dominici eta Francesco Lacquaniti-ri.
«Humans Running in Place on Water at Simulated Reduced Gravity».

 

Kimika:

Shinsuke Imai, Nobuaki Tsuge, Muneaki Tomotake, Yoshiaki Nagatome, Toshiyuki Nagata eta Hidehiko Kumgai-ri konturatu direlako kipulen negar eragiteko prozesu biokimikoa orain arte zientzialariek uste zutena baino konplexua dela.
«Plant Biochemistry: An Onion Enzyme that Makes the Eyes Water».


Arkeologia:

Satitsu bat egosi eta murtxikatu gabe irensteagatik eta gero iraitzitako guztia arreta handiz behatzeagatik, giza digestio-sisteman zein hezur disolbatzen den eta zein ez jakin ahal izateko helburuaz, Brian Crandall eta Peter Stahl-i.
«Human Digestive Effects on a Micromammalian Skeleton».


Bakea:

Alexander Lukashenko, Bielorrusiako Presidenteari jendaurrean txalotzea ilegalizatzeagatik eta Bielorrusiako Poliziari beso bakarreko gizon bat txaloka ari zelako atxilotzeagatik.


Probabilitatea:

Aurkikuntza birengatik: "Behi batek zenbat eta denbora gehiago etzanda eman, hainbat eta probableagoa da laster altxatzea" eta "Behin behia altxatuta, ez daukazu asmatzerik noiz etzango den berriro", Bert Tolkamp, Marie Haskell, Fritha Langford, David Roberts eta Colin Morgan-i.
«Are Cows More Likely to Lie Down the Longer They Stand?».


Osasun Publikoa:

Zakilen mozketak artatzeko teknika multzoagatik, baldin eta zakila ahate batek erdi janda utzi ez badu, Kasian Bhanganada, Tu Chayavatana, Chumporn Pongnumkul, Anunt Tonmukayakul, Piyasakol Sakolsatayadorn, Krit Komaratal eta Henry Wilde-ri.
«Surgical Management of an Epidemic of Penile Amputations in Siam».


Utzi iruzkina: